GARA > Idatzia > Non Zer

BERTSO SAIOA

Saharar herriaren aldeko bertso saioa, gaur, Bastero kulturgunean

Saharar herriaren aldeko Hurria elkarteak bertso saioa antolatu du. Bertan, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal eta Iker Alustiza bertsolariek parte hartuko dute. «Saharar herriak denon laguntza behar du. Marokok ezarritako berrogei urteko zapalkuntza, Tindufeko desertuan, ez da nahikoa izan askatasun eta autodeterminazio aldarria isiltzeko, ezta ere, nazioarteko laguntzak bideraturiko elikagaiei ezarritako murrizpenen eta mugapenen xantaiaren aurrean, atzera egiteko», esan dute elkarteko kideek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo