DANTZA
VIII. Dantzari Txiki Egunean Goierriko sei taldek parte hartuko dute

Dantzari Txiki Eguna ospatuko da gaur. Egitarua goizeko hamaiketan hasiko da, dantzari guztiak Korta eta Zapas enparantzan biltzen direnean. Desfilea 12.00etan hasiko da. Bertan, Aresoko dantza taldea, Beasaingo Aurtzaka eta Ostadar taldeak, Ordiziako Jakintza, Zaldibiako Iztueta eta Legorretako Irrintzi taldeak parte hartuko dute. 13.00etan, Gero, euskal dantzen ikuskizuna izango da enparantzan, eta azkenik, 16.30ean, «Magia ikaslea» antzerkia antzeztuko dute herriko zinema aretoan.