GARA > Idatzia > Hemeroteka

BERRIA | Fredi Paia 2008/4/25

Euskal zentralismoa

Misil atomiko batek Donostia-Oiartzun, Lasarte-Andoain laukia deuseztatuko balu, euskararen munduko enpresa eta elkarte nazional guztiak berarekin eramango lituzke. Kuriosoa izan zen, Elkar Fundazioak Mondragoe Unibertsitatean eman zuen hitzaldian, nola euskarazko sorkuntza nazionalerako elkarlanaren bandera zeramaten guztien egoitzak, oinez, ordu gutxitan bisita zitezkeen. Lurralde horretan zentralizatuta daude euskal imaginario nazionala kudeatzen dutenak. Ondorioz, hemen inor ez baitago prest A8aren eguneroko biktima izateko, lanpostuak ere zonalde horren inguruan sortzen dira. Beste euskal planetetan zabaltzen diren enbaxadak, kontratazio mailan, hirugarren mailakoak dira. Eskualdeko industria bat dela esan genezake, eta eskaintzak eskaria sortzen du. Zeina sano ondo dagoen. Baina industriaren ehun produktiboaren kokapenak, gehiegi determinatzen du eskifaia (...).

Kate begiak kate begia zor. Eta eskifaiak, ezagutzen dituen ibaietan ikasitakoa erabiltzen du itsaso zabalean: komunikazio lokala urruneko berbekin, umore nazionala erregistro lokalegian, Barakaldo eta Bilbo bereizi ezina... eta, batez ere, desoreka handia errealitateak integratzeko gaitasunean. Bitarteko integratzaileen kontzentrazioak gure aniztasuna erakusteko eta ezagutarazteko aukerak kamusten ditu.

Konponbide erraza du arazoak. Deszentralizatu dezagun egituraketa eta lurralde bakoitzak daukan onena eman dezan bideak errez ditzagun. Horretan datza gure indarra.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo