GARA > Idatzia > Euskal Herria

Pasaitarrak gogotsu aritu ziren lanean Marealta zikinkeriaz garbitzeko

p019_f02_148x084.jpg

GARA |

Pasai Antxon Marealta izenez ezagutzen den erreka dago, Molinao erreka, hain zuzen. Urte luzetan, erabat zikin heldu dira itsasora hango urak, inguruko industria jarduera zela-eta. Dena den, urteak dira industria horiek desagertu zirela, baina zenbait auzokidek erreka erabili dute, inolako kontrolik gabe, hesiak, gurpilak, etxetresna elektrikoak eta bestelako zakarrak desagerrarazteko.

Hau ikusita, Marealtatik zabor hori guztia kentzeko eta ingurune hura ez zikintzeko ideia zabaltzeko asmoz, Marealta Eguna antolatu zuten, eta pasaitar askok erantzun zioten atzo deiari.

Ekimenean parte hartu zuten lagunek Molinao errekatik denetarik jaso zuten eguerditik aurrera hainbat orduz lan egin ostean, auzolanean jardunez.

Zaborra lehorreratu ostean, Pasaiako Udalak San Markoseko mankomunitatearen bitartez ekarritako edukiontzietan sartu zuten jasotako guztia, gero birziklatzera eramateko.

Giro ederrean

Ekimena, edonola ere, ez zen horretan geratu, eta parte hartzaileentzat iragarrita zegoen sardina jatea, eta koadrilen arteko batelen estropada egitea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo