GARA > Idatzia > Non Zer

Jonny Kaplan & The Lazy Stars-ek kontzertua emango du Kafe Antzokian

Jonny Kaplan The Lazy Stars taldeko sortzailea da. Bere musika bidaia psikodeliko bat bailitzan ulertu behar da. Azkena Rock Jaialdiko lehenengo edizioetariko batean izan zenean rock'n'roll zaleen artean arrakasta lortu zuen. Oraingoan Bilbora dator disko berria aurkeztera, «Seasons» izenekoa. Egun, bere taldekideen artean Getxoko Jokin Salaberri baxu-jotzailea dago. Kaplan eta bere taldearen musika estilo ezberdinetan sailka dezakegu, kasuan kasu, country-rock edo alternative-country.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo