GARA > Idatzia > Mundua

Errusiarrek soldadu gehiago bidaliko dituzte Abjasiara eta Hego Osetiara

Ustez Georgiako Gobernuak Abjasia eta Hego Osetiara soldaduak bidali dituela-eta, Errusiak ere Moskuren aldekoak diren bi errepublika horietara tropak bidaliko dituela iragarri zuen. Georgiak, ordea, Moskuk egindako akusazioak irmoki ukatu ditu.

p027_f01_199x132.jpg

GARA |

Errusiak Abjasian eta Ipar Osetian dituen indar militarren kopurua handituko duela jakitera eman zuen atzo Moskuko Defentsa Ministerioak agentzia errusiarren arabera. Abjasia eta Hego Osetia de facto independenteak diren bi errepublika dira. Georgiako «mugen» barnean badaude ere, Errusiaren aldekoak dira.

«Gertakariek zein bide hartu duten ikusita ezinbesteko jo dugu gatazka dagoen tokietara Errusiako indar baketzaile gehiago bidaltzea, nazioarteko hitzarmenek ezartzen dituzten mugen barnean», adierazi zuen Defentsa Ministerioak ohar batean.

XX. mendeko 90eko hamarkadan bi errepublika hauek independentzia aldarrikatu ostean izandako istiluak zirela-eta, Abjasiara 2.000 eta 3.000 arteko soldadu multzoa bidali zuen Estatu Independenteen Komunitateak (EIK, Sovietar Batasuneko kide ohiak, Lituania, Letonia eta Estonia izan ezik). Hego Osetian, berriz, soldadu osetiarrek, errusiarrek eta georgiarrek osatzen dute bidali zuten taldea.

Georgia eta Abjasia arteko mugan «beste hamabost behatoki» ezarriko dituela iragarri zuen atzo Moskuk, «soldadu errusiarren segurtasuna bermatzeko eta eskualdean bakea mantentzeko».

«Gatazka dagoen tokien inguruetara Georgiak tropa gehiago bidaltzeak, indar militarra erabiltzeko mehatxuak eta gero eta maizago ematen diren georgiar agintarien probokazioek ez diete Errusiako bake indarrei beren lana betetzen uzten», salatu zuen Moskuko Defentsa Ministerioak.

Georgiak, ordea, ukatu egin du eskualde horietara tropa gehiago bidali duenik, eta Moskuren erabakia gogor kritikatu du. Tibilissiko Gobernua Mijail Saakatxviliren eskuetan dago, eta NATOrekiko hurbiltzea indartu du azken hilabeteotan.

«Ez dago georgiarren indar militarraren hazkunderik. Errusiarren komunikatua erabat faltsua da», esan zion France Presse agentziari Georgiako Barne Ministerioko eledun Txota Utiatxvilik.

Errusiarrek militarren kopurua handitzea «onartezintzat» jo zuen. «Ezin du kopurua handitu», berretsi zuen Utiatxvilik.

Georgiak Abjasia eta Hego Osetia anexionatu nahi izatea egotzi dio Errusiari behin baino gehiagotan.

Lituania bloquea la negociación Rusia-UE

La UE corre el riesgo de retrasar todavía más la apertura de negociaciones sobre «una asociación estratégica» con Rusia, que se considera necesario para mejorar las relaciones bilaterales, ya que Lituania, inquieta por la política de Moscú en Georgia, está dispuesta a bloquear estas conversaciones.

Los ministros europeos de Exteriores tenían previsto aprobar por unanimidad ayer en Luxemburgo los objetivos que debían guiar a la Comisión Europea en estas negociaciones, que se prevén largas y complejas, con Moscú, puesto que los contenciosos se han multiplicado durante el mandato de Vladimir Putin como presidente.

Pero nada más llegar a Luxemburgo, el ministro lituano, Petras Vaitiekunas, destacó que no estaba satisfecho con el protocolo con Rusia.

Por otra parte, Grecia se sumó ayer al proyecto de gaseoducto South Stream, dirigido por el gigante ruso Gazprom y el italiano ENI, que compite con el proyecto europeo Nabucco. Bulgaria y Hungría ya se habían sumado a esta iniciativa. Este gaseoducto atravesará el mar Negro desde Rusia hacia Bulgaria para partir hacia Austria y Grecia e Italia. GARA

3.000 militar

2.000tik 3.000ra soldadu daude dagoeneko Abjasian; Sovietar Batasuneko errepublika ohiek XX. mendeko 90eko hamarkadan bidali zituzten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo