GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

CSKA-Maccabi, bi klasiko 50. urteurrenekoan

p012_f02_555x555.jpg

 

 CSKA MOSCU-MACCABI

Jon ORMAZABAL | MADRID

Euroligako finalerdiak jokatuta, bi talde klasiko izan dira 50. urteurrena bete duen txapelketaren ospakizun nagusirako aukeratuak. Handi izan nahi duten txikiak kendu dira-eta paretik, beti edo ia beti bezala, nagusien ordua heldu denean. Ahalmen ekonomikoak eta botereak agindu dute, eta Maccabik eta CSKAk beren sari zerrenda gizentzen jarraituko dute. Faborito argi diren errusiarrek, Pragan orain bi urte bezala, irabaztea lortuko balute, seigarren aldia izango lukete (1961, 1963, 1969, 1971, 2006); eta israeldarrentzat, gailenduz gero, bosgarren titulua (1977, 1981, 2004 eta 2005).

Finalera heltzeko beraiek uste baino arazo handiagoak izan arren, aditu guztien iritziz, CSKA da faborito garbia, batez ere denboraldi osoan askoz ere ibilbide orekatuagoa egin duelako. Aldaketak aldaketa, Messinarenek urteak daramatzate elkarrekin eta era batera jokatzen, eta hori igarri egiten da une zail eta erabakigarriak heltzen direnean. Erasoan kanpotik (Holden, Langdon, Siskaukas) eta barrutik (Somdis eta Andersen) saskiratzeko ahalbide ia amaiezinak dituen arren, defentsan ere arerioa itotzeko gai dira errusiarrak eta ahalmen horrek egungo talderik sendoena bilakatu ditu.

Oso bestelakoa izan da Maccabi Madrileko final honetara ekarri duen ibilbidea. Boladaka aritu dira juduak urte osoan, eta bolada onak eman zien finalerako txartela. CSKArekin alderatuta, denboraldi erdian taldea hartu zuen Sherf entrenatzailearen mutilek askoz ere gorabehera gehiago izan dituzte. Hala, denboraldiaren laburpen bat balitz bezala, Montepaschi Sienak airean erabili zuen finalerdiko lehen zatian, baina bigarrenean jokalarien kalitateak finalerako txartela eman zien. Italiarren aurka, Alex Garcia pibota eta Derrick Sharp antolatzaile beteranoak egindako lanak eman zien garaipena, baina CSKAren aurka aukerak izateko Nicola Vujcic, Morris eta Bynum izarrek dakiten guztiarekin jokatu behar izango dute.

Denboraldian zehar joko bizkor eta «deskontrolatua» garatu duten taldeak izan dira Messinarenei arazorik handienak eragin dizkiotenak, eta, hortik, esperantzarako leihotxo bat ireki zaio Maccabiri. Bestea, harmailak beteko dituzten jarraitzaileen babesa izango da. Final Four-a edonon jokatuta ere, Maccabi bertan bada, kolore horia izaten da nagusi eta Madrilekoa ez da salbuespena. Ostiralean pabilioi erdia beraien aldekoa zen, eta judutarrek duten ahalmen ekonomikoa eta salerosketarako abilezia ezagutua, gehiengo handi bat Israelgo sinboloari bultzaka ariko da oraingoan ere.

Messina, zuhur

Atzo eskainitako prentsaurrekoan, Ettore Messinak ez zuen aditu denek aitortzen dioten faborito rola onartu nahi. «Hori kazetariek edo zaletuek esan beharreko gauza da. Nik dakidana da, ondo jokatuz gero, irabazteko aukerak ditugula, ez dakit nor den faboritoa», azaldu zuen.

«Bi taldeak galtzen hasi ginen gure finalerdietan, profesionaltasuna erakutsi genuen eta partidari buelta emateko gai izan ginen. Oso partida interesgarria izango da finala eta jendeak goza dezala nahiko nuke», gaineratu zuen italiarrak.

Zvi Sherfek, beste aldetik, partida prestatzeko aukera handirik ez dagoenez, finalaren giltza burua argi darabilenak izango duela uste du. «Halakoetan buruak egiten du lanik handiena. Esperientziarik handiena duten taldeak izaten dira halakoetan aurrera egiten dutenak. Gu behintzat denak ematera irtengo gara, ziur».

La Final Four llegará a Berlín en su próxima edición

Una ciudad sin demasiada tradición baloncestística como Berlín acogerá la próxima Final Four, según dieron a conocer ayer los rectores de la competición, que anunciaron también que Londres albergará la fase final de este torneo en 2010 ó 2011. La capital alemana, acogerá la cita en el pabellón más moderno de Europa, el 02 World Arena, con una capacidad que oscila entre los 35.000 y 40.000 espectadores, que será inaugurado en septiembre. La elección de Berlín va unida a la firma de un acuerdo con la empresa AEG, con base en Los Angeles, donde gestiona el Staples Center, cancha de los Lakers.

La Euroliga quiere aumentar la capacidad de los pabellones de la competición y ya tiene previsto modificar sus normativas para elevar la capacidad mínima de los recintos. El director ejecutivo de la Euroliga, Jordi Bertomeu, anunció asimismo que el torneo «modificará su reglamento» J.O.

 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo