GARA > Idatzia > Kultura

Tailerra

Zinemarako musika konposatzeko bigarren lantegia eskainiko du Gaignek

Hogeita bost film baino gehiagotan parte hartu duen Pascal Gaigne musikagileak Zinemarako Musika Konposatzeko Tailerra (II) emango du hilaren 23an eta 24an Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Musikari profesionalei, musikagileei eta, oro har, hots banden munduan eta musikaren arloan duten esperientzia praktikan jartzeko maila musikal nahikoa duten pertsonei zuzendutako lantegia izango da. Izena emateko azken eguna maiatzaren 19a izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo