GARA > Idatzia > Kultura

Kataluinako enpresa batek egingo ditu Balenciaga Museoko barne-lanak

Hainbat erabilera okerren ondorioz geldirik egon bada ere, Balenciaga Museoko lanak aurrera omen doaz, arazoak arazo. Berroeta Aldamar enpresako Administrazio Kontseiluak museoko barne-lanak Kataluinako AV62 Arquitectos enpresari esleitu dizkio, atzo jakinarazi zuenaren arabera. Museoko arduradunek nabarmendu zutenez, aukeratutako proiektuak «logika orokor bati» jarraitzen dio eta, gainera, dotoreziaz egindakoa» da.

p052_f01_203x124.jpg

GARA | GETARIA

Balenciaga Museoak iazko irailerako egon behar zuen amaituta. Baina Fundazioko gerente ohi Mariano Camiok gestioan egindako irregulartasunak argitara atera ziren orduan, eta hainbat milioi euroko zorra agerian utzi. Horren ondorioz, Madrilgo Kultura Ministerioak diru laguntza geldiarazi zuen gauzak argitu artean. Fiskaltza Camioren irregulartasunak aztertzen hasi zen eta, handik gutxira, Balenciagaren arropa bildumako hainbat zapi EAJko zinegotzien emazteen artean «oparitu» zirela ere zabaldu zen.

Hainbat hilabetez eraikitze-lanak geldirik egon badira ere, eta arazoak konpontzen diren bitartean, ematen du proiektuak hartua duela berriz bere bidea. Izan ere, Berroeta Aldamar enpresako Administrazio Kontseiluak AV62 Arquitectos enpresari esleitu baitizkio Getariako Balenciaga Museoko barne-egokitzapen lanak, atzo jakin zenaren arabera. «Aukeraturiko proposamenaren elementu guztiek logika orokor bati jarraitzen diote eta dotoreziaz eginda daude», adierazi zuten museoko arduradunek, hedabideetara bidalitako ohar batean. Gainera, Cristobal Balenciagaren lan lerroarekin bat egiten dutela ziurtatu zuten.

Espazioaren erabilpena

AV62 Arquitectos enpresa katalaneko proiektuaren arabera, beheko aldean denda eta kafetegia izango dira, zintzilikatutako kutxen azpian. Erabilera anitzetarako gunea ere egokituko da han, guztiak, diseinu erakargarriz eginak. «Proposamen honek atrioko espazioaren erabilera egokia bermatuko du», adierazi zuten Balenciaga Museoa kudeatzen duen enpresak. Honek, proposatutako erabilera eta antolakuntza proposamena «oso positiboki» baloratu du.

Bestalde, museoaren sarrerarako, fatxada berri bat ere proposatu du AV62 Arquitectos enpresak, «egitasmoaren zantzu orokorrekin bat datorrena». Aukeratutako diseinuaren arabera, «zintzilikatutako bolumenen itxitura xehetasunez aztertzen da, argiztapen, isolamendu akustiko eta aireztapen baldintzak kontuan hartuta».

Behin-behineko erakusketa aretoetarako, berriz, antolakuntza irekia eta erabilera anitz ahalbideratuko dituen diseinua proposatu dute. Erakusketa iraunkorrerako, aldiz, oso antolakuntza zehatza aurkeztu da. Bertan, «edukia nahiz eszenografia ondo aztertu da, eta izaera publikoko ibilbideak eta mantenu lanak egiteko sarbideak bereizten ditu», gaineratu dute museoko arduradunek. Proposamenak, bilduma bakoitzak eskatzen duen berezko giroa lortu ahal izateko aukera eskaintzen duela ere azpimarratu zuten.

Halaber, eraikina eta bere ingurunea ere aztertu ditu proposamenak, horren haritik, museoaren kanpoaldean landare eta zuhaitzak izango dira «eguzkia iragazteko eta fatxadaren ikusizko erasana arintzeko».

Lanak, datorren ekainean

Printzipioz, lanak datorren ekainean hastekoak dira, eta zortzi edota bederatzi hilabeteren buruan amaituta egon daitezkeela uste dute museoko arduradunek. Aurrekontu aldetik, bestalde, kopuru zehatza oraindik jakitera eman ez bada ere, ezta Museo-logia proiektuarena, adituen arabera 20 milioi eurotik gorakoa izango da .

AV62 Arquitectos estudioak lanik onena aurkeztu zuela adierazi zuten berriz. Enpresa hau Victoria Garrigak (Bartzelona 1969) eta Toño Forasterrek (Bilbo 1968) osatu zuten 1994an, Bartzelona hirian; instalazio iragankorretan eta barrualdeen diseinuan espezializatutako enpresa da.

Lehiaketa publiko ugaritan hartu dute parte, eta orain arte egindako lanik aipagarrienak hurrengo hauek dira: St Boi de Llobregateko liburutegi nagusia, Ribadesellako Tito Bustillo labar-arte museoa, Cerdanyolako arkeologia museoa eta Sant Pol de Mareko liburutegia.

ARETO EZBERDINAK

Erabilera izango da espazioa banatzeko irizpide nagusia. Denda eta kafetegiaz gain, behin-behineko erakusketa aretoa eta erakusketa iraunkorrerako zonaldea izango dira. Beheko solairuan erabilera anitzetarako gunea izango da.

EN EL EXTERIOR

La artista ha evolucionado hacia creaciones en el exterior en las que las personas dejan de ser meros espectadores para convertirse en sus «auténticos constructores».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo