GARA > Idatzia > Mundua

Hu Jintaok goi mailako bisita hasi du Japonian, lehena hamar urtetan

Harremanak hobetzea du helburu Hu Jintao presidente txinatarrak Japoniara egin duen bidaiak. Atzo bertan, Yasuo Fukudarekin afaldu zuen. Bisita esanguratsua da hau, hamar urtetan Txinako Estatuburu batek herrialde horretara egin duen lehena baita. 2006an, Junichiro Koizumik Gobernua utzi zuenetik, bien arteko arteko tira-birak lasaitu dira. Iaz, Wen Jiabao lehen ministroak «zoritxarreko iraganetik» ikasi behar zutela esan zuen Japoniara egin zuen bisitan.

p024_f02_073x112.jpg

GARA |

Hamar urtetan lehenengoz, Txinako Estatuburu batek bidaia egin du Japoniara. Hu Jintaok bost eguneko Estatu bisita hasi zuen atzo. Atzerrira egin duen bisitarik luzeena izateaz gain, bi herrialdeen arteko harremanak hobetzen ari diren seinale ere bada. Hala, Yasuo Fukuda lehen ministro japoniarrarekin bilduko da Hu, baita Akihito eta Michiko enperadoreekin ere.

Atzo Japonian jai eguna zenez, agenda pribatua izan zen hein handi batean. Gauean, ongi etorri ofiziala egin ostean, Fukudarekin afaldu zuen. Gaur, berriro ikusiko dute elkar Japoniaren eta Txinaren arteko harremanei buruz mintzatzeko.

Mahai gainean gai korapilatsua izango dute eztabaidagai. Ekialdeko Txinaren Itsasoarekin mugakide diren uretan, gasaren ustiapenaren eskubideei buruzko nolabaiteko akordioa sinatu du Tokiok Pekinekin. Tibeteko protestak eta klima aldaketa ere izango dute hizpide. Afera honen inguruan gardentasun gehiago eskatu dio Fukudak Huri. Dena den, Olinpiar Jokoak benetan arrakastatsuak izatea espero duela esan zion. Horretaz gain, izoztutako txinatar empanadillek Japonen eragin duten pozoitzea jorratuko dute bi agintariek. Presidente txinatarraren hegazkinak Hanedako aireportuan lurreratu zenerako, bi mila lagun inguru zituen zain, ez ongietorria emateko, «Tibeten askapena», «justizia» eta «demokrazia orain» aldarrikatzeko baizik. Herri honen aldeko mezuekin eta Dalai Lamaren irudiekin osatutako kartelak ere erakutsi zituzten. Aldi berean, Olinpiar Joakoak Txinan egitearekin ez datozela bat nabarmendu zuten.

Atzo hasita eta larunbata bitartean, 6.600 poliziakide arduratuko dira Hunten segurtasunaz, suzi olinpikoa apirilean Naganotik (iparraldean) igaro zeneko kopuruaren bikoitza.

Mobilizazioak aurreikusiz, Txinako Atzterri Ministerioaren bozeramaile Qin Gangek argi utzi zuen Tibeteko afera erabiliz bien arteko harremanak zapuzteko saiakerek porrot egingo dutela. «Independentziaren aldeko tibetarren etenaldiak ez dira deus ere, Txina eta Japonen arteko adiskidetasuna sustatzeko dugun nahiarekin alderatuta», berretsi zuen.

Una relación bilateral no exenta de conflictos

Después de su restablecimiento en 1972, las relaciones políticas entre China y Japón han estado sumidas en una constante tensión por desavenencias históricas, sociales y políticas que, sin embargo, no han impedido la fortaleza de los lazos económicos y comerciales. En los dos últimos años, China se ha convertido en el principal socio comercial de Japón, mientras que éste es el tercero de China, tras la UE y Estados Unidos.

A finales del siglo XIX estalló la primera guerra entre ambos países. Al finalizar la contienda bélica en 1895, Japón se anexionó Taiwán, convirtió a Corea en un protectorado y se quedó con parte de la región china de Manchuria, al norte, y la Península de Liaodong, en el noroeste.

La segunda guerra chino-japonesa (1931-1945), en la que Japón invadió China y Corea y cuyo último trecho forma parte de la Segunda Guerra Mundial, sigue siendo el principal obstáculo en las relaciones entre ambos países. Pekín ha considerado siempre insuficientes las muestras públicas de arrepentimiento por parte de Tokio por las atrocidades cometidas por sus tropas, entre ellas, el uso de armas bacteriológicas en el estado de Manchukuo. Pese a todo, en setiembre de 1972, decidieron «normalizar» las relaciones bilaterales durante la visita a China del primer ministro japonés, Kakuei Tanaka. Durante estos años, no han estado exentas de altibajos. Con Junichiro Koizumi en el Gobierno, Pekín protestó por las visitas de éste al santuario de Yasukini, símbolo del militarismo nipón y donde se honra la memoria de 14 criminales de guerra. Desde su salida del Ejecutivo, las relaciones mejoraron. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo