Fredrigoren garaipena, oso etapa artegagarrian
GARA | DONOSTIA
Gaurko etapak, teorian, erabaki dezake zein izango den Dunkerkeko 4 Egunen garailea, baina atzokoan ere ederki sufritu zuen bai liderrak, bai bere taldeak, baita gainontzeko parte hartzaile guztiek ere.
Oso urduri eta mugitua izan zen itsasertzean lehiatutako jardunaldia. Eguneko ihesaldirik ez zen falta izan, baina aurreko egunotan baino aukera gutxiago eskaini zion tropelak. Helmugarako 50 kilometro falta zirela, aurrekoak harrapatu zituzten eta zoramena izan zen, etengabeko gorabeherekin. Erabateko ihesa azken 12 kilometroetan egin zuten zazpi gizonek, eta beren artean lehiatu ziren Calaisen, laugarren etapa honen garaipenaz jabetzeko. Pierrick Fredrigo izan zen azkarrena.
Liderraren tropel txikia 24 segundotara heldu zen.
Alcobendas
Bestetik, gaur hasi eta bihar amaituko da Alcobendaseko Klasikoa. Berritasun nagusi bat dauka 23. edizio honek, erlojupekorik ez baita egongo.
Hala, gaurko etapa erabakigarria izan liteke, Alcobendasen eta Navacerradaren artean diren hiru mendateekin.
Parte hartzeari dagokionez, 18 talde izango dira -Euskaltel, besteak beste- eta Alejandro Valverde jo dute faborito nagusitzat.