GARA > Idatzia > Non Zer

Santixabeletako egitarauaren diseinua egiteko lehiaketa abian da

Udalak Santixabeletako egitarauaren diseinua egiteko lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honetara norbanakoak zein taldeak aurkez daitezke. Taldean aurkeztuz gero, taldekide bat izendatuko da lanaren arduradun. Nahi adina lan aurkez daitezke. Egitarauaren diseinua egiteko, egitarauaren testua Udaleko Kultura, Euskara eta Gazteria Zerbitzuan jaso behar da, eta testu horretan oinarrituta egingo da diseinua. Jaietako egitaraua euskaraz egingo da eta gaztelaniazko laburpena egitarauaren amaieran jarriko da. Letra tamainaren aldetik, euskarari lehentasuna emango zaio. Lehiaketa irabazten duenak 500 euroko saria jasoko du. Lana maiatzaren 30a baino lehenago ekarri behar da Usurbilgo Udalera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo