Europan lehiatzeko aukerak
Intertotoko postua lortzea zaila den arren, ez da ezinezkoa
UEFAko atariko kanporaketan sartzeko, zuri-gorriek Sevillan irabazi behar dute eta Deportivoren emaitzaren zain egon beharko dute
Beñat ZARRABEITIA | BILBO
Bigarren itzuliko talderik onena den arren, azken hiru jardunaldietan bitan egin du kale Miguel Ángel Lotinaren Deportivok. Baina Athleticek ez du garaipenik lortu ez Mallorca, ez Santandergo Racingen kontra, eta galiziarren emaitzaren zain egon beharko du azken jardunaldian.
A Coruñakoek bi puntuko abantaila dute zuri-gorriekiko eta horrek Intertotoko postua esku-eskuan uzten dio. Hala ere, plaza hori ziurtatzeko, Lotinarenek Villarrealen aurka irabazi behar dute azken jardunaldian. Hauek ez dute ezer jokoan, bigarren postua ziurtatuta baitaukate, baina denboraldia garaipen batekin bukatu nahiko dute.
Hala, zuri-gorriek Sevillan, gaueko 21.00etatik aurrera jokatuko den partidan, garaipena lortu eta irratiko albisteen esperoan egon beharko dute. Bizkaitarrek denboraldia azken hiru puntuak eskuratuz bukatu nahi dute Caparrósen etxean. Sevillarrek bi baja garrantzitsu izango dituzte: Dani Alves -Arzurekin izandako borrokaren ondoren txartel gorria erakutsi zioten- eta Luis Fabiano aurrelaria.
Zuri-gorriek ere pisuzko hiru hutsune izango dituzte. Izan ere, Asier del Hornok eta Markel Susaetak txartel horien zikloa agortu dute, eta zigortuta daude. Bestalde, epaileak partida bukatutzat eman eta berehala, Fran Yestek protesta egin, eta berari ere txartel gorria erakutsi zioten. Orain, ikusi beharko da batzorde ezberdinek basauriarrari ezartzen dioten zigorra zer den, izan ere, baliteke datorren denboraldiaren hasieran ere norgehiagoka baten bat galtzea.
Caparrósek buruhauste dezente izango ditu bere talde ohiaren aurkako deialdia osatzeko, zigorrek eta lesioek bizkaitarrek jokatzeko moduan dituzten jokalari kopurua asko murriztu baitute.
Printzipioz, Del Hornoren tokia Koikilik beteko du. Otxandioarrak, Ligako bere hogeita zazpigarren lehia jokatuko luke, berarentzat ezin hobea izan den denboraldian. Askoz ere zalantza gehiago daude Susaetaren hutsuneaz nor arduratuko den jakiteko orduan. Caparrósek sistema alda lezake, eta bi aurrelarirekin jokatu, edo David López zelairatu lezake. Murtzian horrela gertatu zen, baina errioxarra ez zen Racingen kontrako deialdian sartu. Azken aukera, David Cuéllarrena da, baina txantrearrak jokoan ez du kasik minuturik pilatu, eta oso zaila izango da berriz ere hamaikakoan ikustea.
Beste aukera bat
Hitz hauek guztiak ezerezean gera daitezke bihar. Izan ere, UEFAk joko garbiarengatik ematen dituen plazak bihar zozketatuko ditu. Urtero legez, Europako futbol mailako erakunde nagusiak, txartel hori eta gorri gutxien jaso dituzten taldeak saritu nahi ditu. Aurten, espainiar Estatuko Ligan zigor gutxien jaso dituen taldea A Coruñako Deportivo da. Orotara Europako zazpi talde sartzen dira zozketan, eta saria bik izango dute.
Hortaz, galiziarren izena irtetzen bada, zuri-gorriak Intertoton sartzeko puntu bakarrarekin nahikoa lukete. Espanyol bilaka liteke, orduan, bizkaitarrei UEFAko atariko postua kentzeko aukerak izango lituzkeen talde bakarra. Talde kataluniarra Athleticengandik bi puntutara dago eta euskaldunekiko gol averagea galduta dauka.
La Sala de lo Social del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco ha desestimado la demanda presentada por el ex delegado del Athletic, Txato Núñez, en contra del presidente del club, Fernando García Macua, por los «daños y perjuicios» ocasionados tras su salida de la entidad. La cantidad solicitada por el tolosarra ascendía hasta los 250.000 euros.
Cabe recordar, que el ex jugador rojiblanco recibió una indemnización de 900.000 euros tras salir del Athletic. García Macua decidió llevar el tema a los tribunales, a sabiendas de que iba a tener que pagar dicha cantidad, pero prefirió usar el despido del ex delegado como argumento para ganar votos durante la campaña electoral.
UEFAk txapelketa ezberdinetan zigor gutxien izan dituzten taldeak saritu nahi ditu eta gaur horien artean zozketa egingo du. Orotara zazpi talde daude zozketan, tartean Deportivo, eta bik UEFAn postua eskuratuko dute.
El parte médico de la primera plantilla del Athletic se ha convertido en desolador. Ayer, había un total de ocho jugadores con problemas físicos y otros cuatro entrenaron a menor intensidad. Además de Iraizoz y Orbaiz, lesionados de larga duración, Aitor Ocio continúa con la tendinitis que le ha impedido jugar en este final de temporada y Joseba Etxeberria mejora de su lumbalgia.
El partido frente al Racing ha causado estragos en el equipo rojiblanco. Y es que Iraola, Ustaritz, Prieto -lesionado en el calentamiento- y Aduriz salieron tocados del envite. Los tres primeros sufren sendas sobrecargas, mientras que el donostiarra padece una hiperextensión en la rodilla. De momento, todos son duda.