GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Sega

Nazioarte mailako liga lehen aldiz abian jartzeko prest daude

J.L. | DONOSTIA

Nazioarteko mailan segalaritza indartzen ari da, eta aurten lehen aldiz liga bat antolatu du Almitza elkarteak. Txapelketa datorren igandean jarriko dute abian, Zerainen, eta abuztuaren 2an amaituko da, Oiartzunen.

Sei proba puntuagarri izango dira, eta lehiaketa hau irabazi nahi duenak horietan guztietan parte hartu beharko du. Izena emateko epea amaituta, guztira 29 mutilek eta 10 neskak eman dute izena.

Hasierako saioa igandean izango da, Zerainen, 17.30etik aurrera. Mutilek 10x10eko belar sail bat moztu beharko dute, eta neskek, aldiz, 7x7koa.

Bigarren jardunaldia ekainaren 15ean Igorren jokatuko da. Hirugarrena, ekainaren 29an, Tolosan izango da. Laugarrena, uztailaren 13an, Asteasun. Bosgarrena, uztailaren 20an edo 27an, Artean; eta azkena, Oiartzunen, abuztuaren 2an. Bestalde, ohiko Euskal Herriko Txapelketan parte hartu nahi duenarentzat, esan beharra dago izena emateko epea bihar amaituko dela, eta izena eman nahi izanez gero, 94-681 81 12 telefono zenbakira deitu behar duela. Behin izena emanda, parte hartzea nahitaezkoa da, bestela, hutsegitea ongi arrazoitzen ez duena, diziplina batzordera bidaliko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo