Bi eskualdetako finalak jokatuko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketetan
GARA | BILBO
Astebeteko atsedenaldiaren ostean, berriro ere martxan dira Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak. Larunbatean, Ipar Uribeko finala izango da eta igandean, ostera, Arratiakoa, Bertsozale Elkarteko iturriek jakinarazi dutenez.
Ipar Uriberi dagokionez, aurreko kanporaketetako puntuazioak kontuan hartuta, Miren Ibarluzea, Olatz Ibarluzea, Jone Uria, Arrate Illaro, Itsaso Paia eta Peru Vidal izango dira Areetako Andres Isasi musika eskolan abestuko dutenak.
Bestetik, Iñaki Iturriotz, Jabier Olibares, Eñaut Intxaurraga, Manex Sagarna eta Illart Gumuzio lehiatuko dira Igorren.