GARA > Idatzia > Kultura

Hip-hop eguna

Hip-Hop Eguna antolatu dute larunbat honetarako Hernanin

80. hamarkadan AEBtako auzo txiroetan sortutako Hip-Hop mugimendua ezagutarazteko eguna antolatu dute larunbaterako Hernanin. Ezkiaga pasealekuan -euria ari bada, Atsegindegiko plazan- 11.00etan hasiko dira graffiti, scratch, DJ eta break dance tailerrak. Ondoren, 14.30erako, bazkaria antolatu dute, eta 15.00etatik 17.00etara rap eta reggae saioak izango dira. Abeslariek ere tartea izango dute 17.00etatik aurrera, eta break dantzarien erakustaldiarekin amaituko da eguna.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo