GARA > Idatzia > Kultura

Azoka

XVI. Euskal Liburu eta Disko Azoka ostegunetik aurrera Ermuan

Urtero egiten duten moduan Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatu dute Euskal Birusa elkarteak eta Ermuko Udaleko Euskara Zerbitzuak. Azokak, ostegun honetan, maiatzak 15, hasi eta igandera arte iraungo du, eta Kardenal Orbe plazan izango da. Ekitaldi kultural ugari antolatu dituzte egun hauetarako, horien artean ostegunean bertan izango den Pirritx eta Porrotxen emanaldia, zineman, 17.30etik aurrera; larunbateko Txan Magoaren ikuskizuna Kardenal Orbe plazan bertan; edo igandean izango de Ukelele Jaunaren ikuskizuna.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo