GARA > Idatzia > Kultura

Irratia

Donostiako Ttan Ttakun irrati libreak Ttanttarock jaialdia antolatu du

Donostiako Trintxerpeko Mogambo aretoan Ttanttarock jaialdia antolatu dute Ttan Ttakun irrati librekoek larunbat honetarako. Ekitaldiak 21.00etan hasiko dira, eta sarrera 3 eurokoa izango da. Zuzeneko emanaldiekin batera, bereizgarriak diren beste hainbat ekimen ere izango dira ikusgai. Hala nola Vomito talde mitikoaren «Siempre fue terror» LP omenaldiaren aurkezpena. Aitor eta Iñigito DJak ere gerturatuko dira Mogambora, eta 05.00etan txokolatea banatuko dute bertaratzen direnen artean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo