GARA > Idatzia > Txirrindularitza

Giroa Hirugarren etapa

Bennati, Sizilian irabazita, «hiru handietako» errege

Erorketek astindu zuten atzoko etapa. McGeek eta O'Gradyk lepauztaia hautsi zuten eta Ricco ere jausi zen

p042_f01_148x120.jpg

Arnaitz GORRITI | BILBO

Petacchi falta dela, Daniele Bennati da Giroko esprintetan irabazteko hautagai nagusia. Oraindik 27 urte ditu, baina Liquigas taldeko txirrindulariak dagoeneko «hiru itzuli handietan» irabaztea zer den badaki. Iaz bi etapa garaipen eraman zituen Tourrean eta beste hiru Vueltan. Giroan, berriz, dagoeneko badaki zer den irabaztea, atzoko etapa nagusitasun osoz bereganatu ostean.

Giroa hasi baino ez da egin, baina Bennatik alemaniarrengan jarri beharko ditu begiak aurrerantzean. Atzo bertan, Liquigasekoaren atzetik germaniarren armada erdia sailkatu zen: Zabel, Hondo eta Fothen, hurrenez hurren. Koldo Fernandez de Larrea, aldiz, seigarren helmugaratu zen, ganoraz kokatu ezinik ibili ondoren. Bennatiren taldekide Franco Pellizottik darrai maila arrosaz, Christian Vandevelderekiko segundo bakarreko abantailari eusten diola.

Siziliako lurretan azken etapa zuten txirrindulariek atzokoa, Catania eta Milazzo artean. Orotara, 221 kilometro, eta aurreneko esprinta ikusteko aukera. Hala bete zen gidoia, nahiz eta ihesaldi saiakera bat baino gehiago izan ziren. Hasteko, 55. kilometrorako, seikote batek eguneko ihesaldia burutu zuen. LPRko Riccardo Chiarini, La Française del Jeux-eko Mickael Buffaz eta Jeremy Roy, Quick Step-eko Kevin Seeldrayers, Milram-eko Matej Jurco eta Tinkoff-eko Pavel Bruttek hanka egin zuten, eta helmugarako 29 kilometro falta izan arte, aurrean izan ziren. Hala ere, ez zuten lau minututik gorako alderik hartu, Danilo Di Lucaren LPR eta liderraren Liquigas taldeek ez zieten-eta lekurik utzi ezustekoei.

Dena den, helmugara ez zen tropel osoa iritsi. Hamar kilometroren faltan aldapatxo bat jarri zuten antolatzaileek eta bertan Tony Colom eta Vincenzo Nibaliren erasoek tropela sakabanatu zuen. Eraso hauen erruz McEwenek eta Cavendishek ez zuten aurrean iristerik lortu. Bennatiren mesederako.

McGee eta O'Grady, etxera

Itzuli handietako aurreneko jardunaldiek erorketetan izan ohi dute arriskurik nabarmenena. Atzo ere hala izan zen. Zoru irristakorrean ibili ziren, nonbait, txirrindulariak eta, ondorioz, nonahi ikusi ahal izan ziren haiek zilipurdika.

CSCko Bradley McGeek eta Stuart O`Gradyk izan zituzten erorketa larrienak. CSCko txirrindulariek lepauztaia hautsi zuten. McGee ez zen Milazzoko helmugara iritsi. O'Grady, zortzi minutura sartu zen Milazzora, baina hantxe bertan erabaki zuen lasterketa bertan behera lagatzea.

Kilometro batzuk lehenago Ricardo Ricco erori zen -baita Betini ere, ondoriorik gabe, ordea- eta, lasterketa uztekotan, sendagilearen autoan luze egon zen, ezker eskuko hatz erakuslea hautsita zuelakoan. Tropelaren denbora berean sartu zen Agrigentoko garailea, eta luxazio bat zuela esan bazen etapa amaitu ostean, ospitalean pasa zuen gaua Riccok hatz hori zela-eta.

Sizilia utzi eta «kontinentera» jauzi egingo du gaur Giroak. Pizzo Calabro eta Catanzaro Lungomare artean izango da laugarren etapa, 183 kilometrokoa. Tartean mendate bat badago ere, badirudi esprintean amaitzeko modukoa dela.

Ricco: «Con este recorrido tan irregular, las caídas no debieran sorprender»

A diferencia de su felicidad tras la victoria en Agrigento, Ricardo Ricco ayer era un hombre muy enojado. El italiano de Saunier Duval, víctima de una de las múltiples caídas de la etapa de ayer, terminó en el hospital con una posible fractura en un dedo, sin confirmar al cierre de esta edición.

«No voy a decir lo que pienso de verdad, sólo digo que podían haber elegido cualquier otro trazado. No se puede hablar de casualidad. Hemos corrido sobre un asfalto irregular lleno de alcantarillas, baches y rotondas. Cuando el trazado está hecho así, las caídas no deben sorprender», declaró.

Obviamente, Daniele Bennati no se acordaba de lo deslizante que estaba el firme ni de las súbitas estrecheces que hallaron los ciclistas durante la última etapa siciliana. El esprinter de Liquigas no cabía en sí de gozo y, lógicamente, admitía que, después de completar el círculo de las «tres grandes», vencer en el Giro es «lo máximo» para un italiano.

«Ya había ganado en el Tour y la vuelta, pero me faltaba vencer en el Giro. Claro, para mí, como italiano, lograr una etapa del Giro es lo más grande».

Preguntado sobre las caídas y demás, Bennati salió del paso tirando del manual de urbanidad. «Las primeras etapas de una gran carrera siempre son peligrosas. Yo he procurado estar atento y en las primeras posiciones».

Por último, Erik Zabel, segundo de la etapa, quiso felicitar tanto al vencedor como a sus compañeros. «Eichler, Sabatini y Velo hicieron un trabajo soberbio. Me coloqué a rueda de Bennati, pero no lo pude superar. ¡Bravo por él!», confesó, resignado. A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo