GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Ezker abertzalearen aurkako erasoa

Beraien ekimena «patetikoa» dela esan diete Antzuolan EAJri eta PSEri

Mozio «etikoetatik», ekimen «patetikoetara». Horixe leporatu zieten EAJri eta PSEri atzo Antzuolan, bi alderdion mozioen atzean ezker abertzalearen aurka ekiteko ahalegina besterik ez dagoelakoan. PSEren eta EAJren mozioak ez zuen aurrera egin; bai, ordea, Alkatetzako bost zinegotziek aurkeztu zutenak; nahikoa izan zuten beren bozekin. Tortura bereziki aipatu zuten osoko bilkuran, eta horri buruz esandakoek antzuolarren haserrea piztu zuen.

p004_f02_111x111.jpg

Gari MUJIKA | ANTZUOLA

EAJ eta PSE alderdiak ezker abertzaleko alkatetzen aurka asteotan aurkezten ari diren mozioek zazpigarren aldiz ezezkoa jaso zuten atzo Antzuolan. Are eta gehiago, berriro ere alderdion aurka jo zuen beraien kasa abiaturiko ekimenak; herritarrak arduratu ziren horretaz. Antzuolako alkatetza osatzen duten bost zinegotziek proposatu zuten testua, ordea, onartu zuten, beren bozekin bakarrik izan arren. Beste aldarrikapenen artean, Antzuolako Udalak Ino Galparsoro Arrasateko alkatea berehala askatzeko eskatu du.

Aurreikusitta zegoen bezala, EAJren eta PSEren mozioa ez zuten onartu Antzuolan. Baina, nahiz eta alderdiok nahi ez izan, Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren eta armatuaren gaineko mozio «etiko» izendatua, erabat pedagokikoa bilakatu zen, gatazkaren ondorioei eta sufrimenduei dagokionez, bederen. Izan zen, Pedro Iturbe alkateak bezala, herritarrek ere, testuon ibilbideari so eginez, «mozio patetikoak» bilakatu direla leporatu zieten. Baina, azkenean, protagonismoa mozioa bera izan beharrean, horren sokatik etorri ziren eztabaidek eta tirabira sutsuek hartu zuten.

Mozioa ez zuten onartu

EAJren hiru zinegotziek eta PSEko bakarrak eman zioten baiezkoa Antzuolako udal taldearen aurkako mozioari. Alkatetzako bost zinegotziek, aurka egin zuten. Eta, orain arte beste herrietan egin ez bezala, Aralarreko eta Zutik-eko ordezkariak abstenitu egin ziren. Arrasaten, esaterako, aurka bozkatu zuten.

Aldiz, Pedro Iturbe alkateak, Patxi Olabarria, Mari Paz Ugalde, Andoni Azkargorta eta Mari Karmen Jauregi zinegotziek ondotik aurkeztu zuten testua onartu egin zuten udalbatzan, soilik beren bost bozekin. Hor ere jokaldi berezia gertatu zen: EAJko bi zinegotzik abstentziora jo zuten, eta Zutik-eko eta Aralarreko zinegotziek, aldiz, aurkako boza eman zuten.

Lasai joan zen hasieran udalbatza, nahiz eta Antzuola bezalako herrixka batean ezinegona sortzeko nahikoa izan eraikin atarian makina bat ertzain aurpegi estaliarekin egotea. Herritar askok bete zuten aretoa; eta alkateak eskatu bezala, isil-isilik egon ziren. Amaieran, hitza hartu zuten. Orduan sortu zen kalapita handiena, nahiz eta aurretik ere, zinegotzien arteko ezta- baida ere sutsua izan zen.

EAJko bozeramaileak eta PSEko ordezkariak Isaías Carrasco zena gogoan izan zuten hasieratik, eta Ino Galparsororen argazkia mahai gainean jarrita zegoen bezalaxe, Arrasateko PSEko zinegotzi ohiarena ere bertan jartzeko galdegin zuten.

Arrasateko alkateari gutuna

Txalo zaparrada itzela jaso zuen Pedro Iturbe alkateak, egun Madrilen espetxeraturik duten Ino Galparsorori berak idatzitako gutuna irakurri zuenean.

Ondotik, alderdiek hartu zuen hitza, eta EAJko kidea gogor aritu zen, batik bat, Iturberen aurka. «Arrasaten gertatutakoa hemen ez gertatzeko zer neurri hartuko dituen galdetu nahiko nioke», esan zion.

Alkateak, ondotik, beste eskaera batekin erantzun zion: 2006ko udazkenean Loiolan egin ziren elkarrizketa politikoak, beste edonon, beste edozein mahairen bueltan, berrartzeko, euskal herritarrek eskatzen duten benetako akordioa erdiesteko eta, ondorioz, gatazka konpontzeko.

«Badakizu zuk horretarako nondik hasi behar den...», oihukatu zion gogor PSEko Francisco Morcillo zinegotziak Iturberi. «Bai, orduan mahaian zeudenak kartzelatik ateratzen», erantzun zion alkateak. Ordurako, luze arituak ziren zinegotzi independentistak eta gainerakoak elkarri mokoka; batzuk, «kondena» gora eta behera, eta besteak benetako irtenbide baten alde.

Ino Galparsororen askatasuna aldarrikatzeak ere giroa gori- gori jarri zuen aretoan. PSEko zinegotziak hauxe leporatu baitzion espetxeratu berriari: Isaías Carrascoren aurkako atentatuaren ostean, ospitalera joan bai, baina gero desagertu egin zela. Hainbat herritarrek hori entzundakoan, haserre, «bota egin zenuten», erantzun zuten. Horrekin nahikoa ez, eta Arrasateko alkatea erabaki judizial bategatik izan dela kartzelatua gaineratu zuen Morcillok.

Segidan, jada giroa bero zegoela, herritarrek hitza hartzeko ordua iritsi zen. Baita hartu ere. Alderdi interesak alboratu eta behingoaz gatazkaren erroetara jo, eta konponbidea ekarriko duen akordioa lortzeari ekiteko galdegin zien batek.

Hala, jeltzaleei, Gipuzku Buru Batzarreko presidente Joseba Egibarrek esandakoa gogoratu zien: halako mozioek konponbidea gerturatu baino, are gehiago urrunduko dutela.

«Tortura demostratu behar»

Eta, horra, Jose Inazio Beltran jelkideak erantzun zuena: EAJren barnean iritzi desberdinak daudela, eta, «nahiz eta Egibarrek kontrakoa esan, alderdian gutxiengo bat ordezkatzen du».

Tortura izan zen behin eta berriz atera zen gaia, eta PSEko eta EAJko ordezkariek horren gainean egin zituzten adierazpenak ez zaizkie berehalakoan ahaztuko antzuolatarrei. PSEkoaren esanetan, berak inoiz ez duenez torturatzen ikusi, Euskal Herrian ez da torturatzen. «Izatekotan zuk izango duzu aukera komisarietan nola torturatzen duten ikusteko», oihukatu zioten jendartetik.

EAJkoak AEBtako presidentegai errepublikarra ekarri zuen gogora; John MacCain. Vietnamen urte luzez bahitua eta torturatua izan zela esaten duela hark, baina «tortura demostratu egin behar da». Bere aurkako oihuak eta garrasiak etengabeak izan ziren; PSEko zinegotzia jaiki egin zen orduan, eta udalbatza amaitu baino lehen, aretotik alde egin zuen.

«Tortura demostratu behar dela esateko ere lotsa, larrua behar da! Nahiko da!», esan zion, oso haserre, herritar batek Jose Inazio Beltrani.

Jeltzaleak galdetu zuen orduan: «Zuek norbaiti aurpegira begiratuta igartzen al duzue torturatua izan ote den?». Honek are gehiago berotu zuen giroa, eta, udalbatza amaitutzat eman zuten. Zuzenean, aurreko galdera egin zuen herritarra Beltranengana hurbildu, besotik eutsi eta hauxe esan zion: «Begiratu iezadak aurpegira, eta esaidak ni ez nindutela torturatu!».

Patxi zabaleta

Aralarreko koordinatzaile orokor Patxi Zabaletaren arabera, ezker abertzalearekin batera dagoen alkatetzetatik oposiziora joango da bere alderdia, baldin eta independentistek ez badute «gutxiengo etikoak» direla-eta prestatzen ari diren testua onartzen.

Grande-Marlaska cita a la alcaldesa de Hernani acusada de «enaltecimiento del terrorismo»

La primera edil de Hernani, Marian Beitialarrangoitia, deberá comparecer en la Audiencia Nacional el próximo 2 de junio. La citación, que ha venido de la mano del juez Fernando Grande-Marlaska, se basa en la acusación de «enaltecimiento del terrorismo» por «mantener» el nombre de un parque dedicado al militante de ETA José Manuel Aristimuño, «Pana». Este magistrado ha admitido la querella presentada por la asociación ultra Dignidad y Justicia pese a que la Fiscalía considera que no es procedente, ya que Beitialarrangoitia no era alcaldesa cuando se aprobó el acuerdo municipal, en 1982. Sin embargo, Grande-Marlaska, en el auto emitido ayer, estima que no sólo aprobar este acuerdo puede suponer «un delito de enaltecimiento y humillación de las víctimas del terrorismo», sino también «mantener» dicha resolución.

Además de solicitar la comparecencia de la alcaldesa, el juez del tribunal especial ha pedido a la Ertzaintza que le facilite una copia del acta municipal en el que se decidió dar ese nombre al parque y del expediente abierto tras recibirse la notificación de que se modifique. Además del citado parque, Dignidad y Justicia también ha exigido que se retire otra denominación, la de Gudarien Enparantza. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo