Jose Luis Otamendik «Erlojuen mekanika» liburua aurkeztuko du gaur
Poesiaren VIII. astearen barruan, gaur, Jose Luis Otamendik «Erlojuen mekanika« poema liburua aurkeztuko du. Gaurko gizon baten atseginen eta nekeen ispilua da «Erlojuen mekanika» poema liburua. Geografia intimo batetik abiatuz, bere buruaz trufa egin eta autokritikan urraturik, gai sozialetan eta politikoetan murgiltzeraino egiten du bidea.