Aziza Brahimen saharako musika taldeak joko du bihar Kultur Leioan
Aziza Brahimen sahararra da. Tindufetik gertuko errefuxiatuen kanpamendu batean jaio zen. Ikasketak Kuban egin zituen. Hala ere, gero, ikasketak utzi zituen musikan aritu ahal izateko. Saharar errefuxiatuen kanpamenduetara bueltatu zen 1995ean. Urte hartan, Kantuaren Lehenengo Sari Nazionala irabazi zuen Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoko kulturaren jaialdian, eta lehen grabazioak egin zituen Saharako Irrati Nazionalerako. Hortik aurrera, Saharako Talde Nazionaleko kide bilakatu zen, eta nazioarteko lehenengo bira egin zuen, Mauritaniara eta Aljeriara joanez.