GARA > Idatzia > Kultura

Zinemaldiko 14. Zinema Eraikitzen sailean izena emateko epea ireki dute

GARA | DONOSTIA

Zinema Eraikitzen irailaren 23an eta 24an egingo da Donostiako 56. Nazioarteko Zinemaldiaren barruan. Bada, proiektuak aurkezteko epea zabalik da dagoeneko, eta ekainaren 30ean amaituko da, arduradunek berriki jakinarazi dutenez.

Toulouseko Zinema Latinoamerikarraren Topaketekin batera antolaturiko hitzordu honek film luzeen bukaerako lanei laguntzea du xede; hots, behin filmatuta egonik, postprodukzio-aldian eta ondoren zinema aretoetan estreinatzeko zailtasunak dituzten filmei laguntzea. Bi zinemaldiek elkarrekin hautaturiko behin-behineko egoeran dauden latinoamerikar filmen egitaraua profesionalei soilik aurkeztuko zaie -ekoizleei, banatzaileei eta erakusleei, salmenta-enpresei, telebistei, industria teknikoei, laguntza-funtsei, erakundeei eta zinema jaialdiei- lanak zinematara iristeko horien laguntza erabakigarria izan daitekeelako.

14. ekimen honetan sariak honakoak izango dira: Industriaren Zinema Eraikitzen Saria; TVE Saria; Zinema Latinoamerikarraren Postprodukziorako Laguntzan datzan Casa de America Saria. Zinema Eraikitzen ekimeneko filmak nazioartean zabaltzen dira Cervantes Institutuaren mundu mailako sarearen bitartez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo