GARA > Idatzia > Kultura

Museoen eguna

Trenbidearen Euskal Museoak burdinbidera aterako ditu trenak

Trenbidearen Euskal Museoak Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du Azpeitian dituen eraikinean. Horrela, lurrun trenen programazio berezia eskainiko du eta Europako bide estuko trenen bildumarik osatuena osatzen duten hainbat material mugikor historikoren funtzionamendua erakutsiko die bertaratuko diren lagunei. Interesa dutenek informazio gehiago lor dezakete www.euskotren.es webgunean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo