Gazte mugimendua
Barañaingo Gazte Asanblada 14. urteurrena ospatzen ari da asteon
Barañaingo Gazte Asanbladak joan den igandean hasi zuen 14 urtetako bizipenak ospatzeko besta. Txupinazoa, askaria eta batukada-kalejira izan ziren, eta 60 bat gaztek hartu zuten parte. Aste honetan egunero tailerrak, eztabaidak, bideo-emanaldiak eta mahai-inguruak egiten ari dira, 19.00etan hasita gaztetxean. Egun nagusia datorren larunbata izango da: sagardo-bermut-a, gazte-jolasak, doako bazkaria, «musikarro» kalejira eta gaueko besta antolatu dituzte.