GARA > Idatzia > Mundua

Epizentrora iritsi ahala, uste baino egoera larriagoa ari dira topatzen

Lurrikararen epizentrora iritsi ahala, aurreikusitakoa baino egoera larriagoarekin ari dira topo egiten salbamendu taldeak. Txinatar hedabideak uneoro ari dira horren berri ematen, eta kopuruak izugarriak dira. Wenchuan barrutiko Shifangnen esaterako, 30.000etik gora lagun desagertuta dago eta Yingxiunen, 10.000 biztanleetatik soilik 2.300 omen dago bizirik; horietarik mila baino gehiagoren egoera larria da, hala ere. Hondamendia, beraz, erabateko da.

p027_f02_097x164.jpg

GARA |

Salbamendu taldeak buru-belarri ari ziren lanean ahalik eta pertsona gehien bizirik ateratzeko. Asteleheneko lurrikarak 50.000tik gora hildako eta desagertu eragin ditu. Azken balantzearen arabera, 15.000 lagun hil dira. Baina, kopuru hori motz geldituko da, izan ere, beste 40.000 herritarrek hondakinen artean harrapatuta edo desagertuta jarraitzen baitzuten.

Ia mila soldadu iritsi ziren atzo Wentxuan barrutira, lurrikararen epizentrora, hain zuzen ere. Hortik gertuen dagoen herria Yingxiu da. Lurrikara izan aurretik, 10.000 biztanletik gora zituen, orain, berriz, 2.300. Horietatik, mila baino gehiago larriki zaurituta daude.

Yingxiurako bidean, bi helikopterotatik laguntza jaurti zuten bertara, eta elitezko ehun bat soldaduk jausgailuz salto egin zuen 12.30 aldera Maoxianen, Wentxuango ipar-ekialdean. Hasieran uste zutena baino okerragoa da Yingxiungo egoera. Bizirik atera direnek uraren, elikagaien eta sendagaien premia bizia dute. Herriko eskola izandakoaren hondakin artetik negar zotinak entzun zitezkeen. Errepideak itxita zeudenez, garabiak bidaltzeko aukerarik ez zuten. Salbamendu taldeak eta herritarrak, beraz, eskuz ari ziren hondakinak baztertzen.

Askapenerako Herri Armadak 50.000tik gora polizia eta militar bidali ditu kaltetutako inguruetara. Batzuetan oinez, besteetan airez, eskuragarri dituzten baliabide guztiak erabiltzen ari dira ahalik eta lasterren iristeko. Atzo, esaterako, 79 hegaldi egin zituzten, 11.500 bat soldadu alde batetik bestera eramanez.

Beichuanera egin zuen bisitan, Wen Jiabao lehen ministroak 50.000 soldadu eta polizia gehiago lanean ipiniko dituela iragarri zuen, arestian aipaturiko kopurua bikoiztuz.

Haiek azaldutakoaren arabera, epizentroaren inguruko herri eta hirietan ez da ia ezer ere zutik geratu. «Den-dena hondatuta dago», helarazi zuen Wang Yik, Poliziaren talde bateko buruak. Lekurik kaltetuenetara iritsi ahala, lurrikararen ondorio lazgarriak biderkatu direla nabari da. Hala, hedabide txinatarrek iragarri zutenez, Shifangnen, 30.000 pertsona eta gehiago desagertuta daude.

Hildakoen artean, gainera ehunka ikasle daude, lurrikara eskola orduan gertatu zen-eta. Dujiangyaneko ikastetxetik gertu, Li Junek, 20 urteko langileak, gertatutakoa etsipenez hartu du: «Etxerik gabe geratu naiz. Ez dut deusik. Gobernuak birrindutako guztia berreraiki arte itxaron behar dugu; ez dago besterik». Handik pare bat metrora, dozenaka guraso umeen gorpuak beilatzen ari ziren.

armadaren lana

1970tik, Askapenerako Herri Armadak 340.000 soldadu bidali ditu naturarekin loturiko hondamendien ondorioak arintzeko. Urte hasieran, adibidez, milioi bat soldaduk elurtutako errepideak garbitzeari ekin zioten.

Alertan de la posible formación de otro ciclón en Myanmar

La situación en Myanmar, lejos de mejorar, puede llegar incluso a empeorar ya que no para de llover en las zonas afectadas. El Centro Conjunto de Alerta de Ciclones de la ONU, alertó de un posible de un ciclón tropical «importante». Aunque no acabe de formarse, el sur del país padecerá en los próximos tres días copiosas lluvias.

Por otra parte, la Junta Militar elevó a 38.500 el número de muertos y a 27.836 el de los desaparecidos por el ciclón Nargis. Además, se estima que hay 1.403 heridos. No obstante, fuentes occidentales hablaron de 100.000 muertos. El secretario de Estado británico, Douglas Alexander, fue más allá y dijo, citando a grupos humanitarios, que hay 200.000 víctimas. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo