Azken jardunaldia
Armandok bere azken partidatzat hartuko du Sánchez Pizjuanekoa
Atezaina pozik dago izandako aukerarekin eta ez du uste Athleticek bere kontratua berritzeko obligazioa duenik
GARA | BILBO
Athleticek Sánchez Pizjuanen jokatuko duen partidak denboraldia itxiko du, eta hainbat jokalarik talde zuri-gorrian egindako denborari ere amaiera emango dio, kasu gehienetan konfirmatuta ez dauden arren.
Egoera horretan egon liteke Armando. Atezain bizkaitarra urtarrilean heldu zen Bilbora, min hartutako Gorka Iraizoz ordezkatzeko, eta hasiera batean bere adinak -37 urte- zalantzak sortu arren, eta are gehiago, aurreko hilabeteetan Cadizen titularra ez zela kontuan hartuta, zuri-gorrien ibilbideak Ligaren bigarren itzulian izandako gorakadaren eragile nagusien artean egon da. Hori ikusita, eta Dani Aranzubiak taldea utziko duela jakinda, askok pentsatu zuten Athleticek Armandoren kontratua berritu zezakeela. Zuzendaritzak baina, ez du adierazpen publikorik egin eta, jokalariak hala esan duenez, ez eta berari zuzenean ere.
Horregatik, Armandok bere azken partidatzat hartuko du Sevillaren aurkako norgehiagoka, «ekainaren 30era arte sinatu bainuen kontratua». Azkena zuri-gorri jantzita, argi utzi baitzuen «merkatuan» dagoela. «Gogo izugarria daukat, ilusio handia, eta oso ondo sentitzen naiz. Eta gustura nagoen bitartean eta sentsazio ona dudan bitartean, nire asmoa jokatzen jarraitzea izango da», nabarmendu zuen Sopelakoak.
Eta, zuzendaritzaren berririk egon ez arren, etorkizunean Athleticen jarraitzeko prest dagoela agertu du, nola ez. «Hemen jarrai dezadan nahi badute, oso ondo; eta bestela, ere bai», adierazi zuen atezainak, hala ere, talde zuri-gorriak ez duela inolako obligaziorik azpimarratu zuen. «Ezta pentsatu ere. Ez dit ezer zor, kontrakoa baizik», esan zuen. «Athletici bizitza osoan emango dizkiot eskerrak eman didan aukeragatik, niretzat askoz garrantzitsuagoa izan da Athleticen jokatzea, Lehen mailan jokatzea baino. Horregatik, joan beharra baldin badaukat, harro eta pozik joango naiz. Aukera eman didate -errepikatu zuen-, aprobetxatu dudala uste dut eta oso pozik nago. Eta futbola ez da hemen amaitzen, ez eta gutxiagorik ere».
Bizkaitarrak, azkenik, Athleticen egindako ibilbidea garaipen batekin ixtea espero du. «Irabaztera joango gara, gure aukeren bila. Irabazteko ahal dugun guztia egiten ez badugu eta gero Deportivok galtzen badu, ezingo genioke geure buruari barkatu».
Athletic uzten badu ere, Armandoren ibilbidea ez da igandean amaituko. Gogo eta ilusio handia du eta, beraz, jokatzen jarraitzeko asmoa ere bai. «Merkatuan nago», adierazi zuen.
Aviron y Athletic igualaron 1-1 en el partido que jugaron ayer en Didier Deschamps para celebrar el convenio que han firmado los dos conjuntos.
Pochat alineó sólo a cuatro titulares, mientras que Caparrós dio oportunidad a los menos habituales en la primera parte. En este primer acto, el Aviron fue mejor y Heckly adelantó a los locales a los 12 minutos. Tras la vuelta de vestuarios, el Aviron cambió a todo el equipo, con la mayoría de jugadores del segundo equipo y algún juvenil, mientras que el Athletic dio oportunidad a los del Bilbao Athletic y a los cadetes Ramalho y Guarrotxena. En Estos segundo 45 minutos, los vizcainos dominaron e Iker Guarrotxena logró la igualada en el minuto 73.
Jon LEUNDA