GARA > Idatzia > Eibar

Codina berreskuratuko du Manixek iganderako

GARA | EIBAR

Lluis Codinak Elxen jokatzeko aukera izango du, orkatilan zituen arazoak gainditu eta gero. Normaltasunez lan egin zuen atzo Biel Medinak ere eta, beraz, hamaikakoan jarraituko du.

Albiste onak, dudarik ez, Javier Mandiolarentzat, Eibarrek ez baititu oraindik mantentzearen puntuak eskuratu. Eta Markel Roblesek ere honakoa onartu zuen: «Lehen baino lehen lortu behar ditugu, azken jardunaldietan urduriegi ez ibiltzeko». Igandean, gainera, jadanik inolako helbururik ez daukan aurkari baten aurka arituko dira armaginak; aukera paregabea, teorian, hurrengo jardunaldietan mantentzearen eta igoeraren borrokan sartuta dauden Xerez, Albacete, Numantzia eta Sporting izango baitituzte aurrean.

Albiste guztiak, hala ere, ez dira onak, Urzelai, Carmelo eta Del Olmok arazoak baitituzte oraindik. Gaur izango dute taldearekin entrenatzeko azken aukera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo