GARA > Idatzia > Non Zer

Berri Txarrak eta Cobra taldeek gaur Gazteszenan joko dute

Lekunberriko hirukote hau euskal rockeko talde indartsuenetakoa bilakatu da. «Zertarako amestu», DVDan berriki argitaratu duten dokumentala, azkeneko Durangoko Azokan lan arrakastatsuenetakoa izan zen, eta Euskal Herri osoan ematen dituzten kontzertuak ikusmin handia pizten duten gertakariak izaten dira. Baina, gainera, BTXen ospea gure mugak baino askoz haratago zabaldu da. Taldearen nazioarteko proiekzioaren lekuko dira Irlandan, Alemanian, Suitzan, Belgikan, Holandan, Frantzian, Portugalen, Mexikon, AEBetan, Nikaraguan, Japonian eta Taiwanen eman dituzten kontzertuak. Talde honekin batera «Cobra» taldea igoko da taula gainera. Madrildik etorri dira azken lana aurkeztera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo