GARA > Idatzia > Non Zer

«Debarren Eguna» ospatzeko nahi adina ekitaldi izango dira egun osoan

Joan den ostiralean hasi zen Debarren Egunaren ospakizuna eta gaur arratsaldean amaituko da. Lehenbizi, goizean goiz, diana izango da herriko kaleetan Lizarrako dultzaineroekin. 08.00etan, entzierroa eta ondoren bolaztatuak. 11.00etarako meza eta ezpata- dantza iragarrita daude. Ondoren, herriko elkarteek salda eta txorizoa eskainiko dute. 11.45ean erraldoien konpartsaren desfilea hasiko da eta jarraian, 12.30ak aldera, Gure Kai dantza taldeak aurreskua dantzatuko du. 13.00ak aldera erraldoien alardea egingo da. Arratsaldean, berriro egingo dute alardea eta azkenik, 19.00etan berbena hasiko da Akerbeltz taldearen eskutik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo