GARA > Idatzia > Hemeroteka

Josu Torre 2008/5/15

Hiri urratsak

DEIA

(...) Betidanik hor izan behar bazuen eta oraindik hasi-masietan baldin badago, harresi harrigarri baten aurka topeka ari den zerbaiten ahalegin hutsala ematen du. Badira majinabat eskaldun edo euskarazale ia 25 aldietan Senpereko aintziraren inguruan birak egitera joandakoak; gehienak edo denak, bere buru gozamenetik haratago, egun Seaska sarean dauden edo izan ahal diren haurrak euskalduntzeko ahaleginean. Oraindik bizirik da ene oroimenean gaztetxotan Bidasoaz iparralderako bidaietatik bueltan ikurriña edo urruzibilak zituzten postalak edo Michel Labigeryren diskaren bat ekartzen genituenean, duralex plater edo edalontzi tartean. Hura zen Euskadi eta ez gu bizi giñan hirigune industriala, espainola eta frankista. (...)

Onerako eta txarrerako gureak (Hegoaldekoak) urrun joan dira. PSEk oraintsu salatu duenez euskal Jaurlaritzak Bizkaiko Ikastolen Elkarteari eman dio: "Bizkaiko eskola guztien heziketa maila ebaluatzeko ardura, beraiek ezarriz bere buru eta besteen epaile". Gehiegitxo ematen du eskola publikoen besteko diru babesa jasoz gain, maila edo nibel hoiek neurtzea erabat bere esku uztea. Lekutan daude Seaskokek zentzu horretan. Gutxienik eta akaso azken bost hilabeteetan zuzendari lanetan aritu den Hur Gorostiaga kazetari jatorraren gestioen ondorioz, Paueko Akademia Ikuskari den Philippe Carriere izan da aurten Senperen: «Aurrekontu mugatua» omen du, baina tira, lehen hiri urratsak izan daitezke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo