GARA > Idatzia > Kultura

Punta-puntako idazleak, Zarauzko Azken Portuko Lehen Literatur Astean

GARA | ZARAUTZ

Hasier Etxeberriak Anjel Lertxundiri jendaurrean egingo dion elkarrizketak hasiera emango dio bihar Zarauzko Azken Portuko Jai Batzordeak antolatutako literatur asteari. Idatzitako liburuez, bere literatur ibilbideaz, eraginez eta bestez hitz egingo du Lertxundik.

Asteartean, berriz, «Arraroagoa da idazten ez duen jendea» izenburuko hitzaldia egingo du Harkaitz Canok.

Asteazkenean Koldo Izagirreren txanda izango da. Idazle pasaitarrak «Greenwichekoa ez da meridiano bakarra» hitzaldia egingo du.

Ostegunean, Jose Luis Otamendik poema errezitaldia eskainiko du, «Erlojuen mekanika» bere liburu berritik abiatuta.

Ekitaldi guztiak arratsaldeko 20.00etan izango dira, lehen kristau biltokia zen lekuan.

Azken Portuko Jai Batzordeak literatur astea antolatzen duen lehen aldia da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo