GARA > Idatzia > Kultura

Eñaut Intxaurraga eta Arrate Illaro, Bizkaiko Bertso Txapelketara

p049_f01.jpg

GARA | BILBO

Asteburuan Ipar Uribeko eta Arratiako Bertsolari Txapelketetako finalak izan ziren. Ipar Uribekoa Areetako Andres Isasi musika eskolan izan zen larunbatean eta 60 bat lagun batu ziren sei bertsolariak entzutera. 2006ko txapeldunari, Itsaso Paiari, Arrate Illarok hartu zion errelebua eta berak jantzi zuen aurtengo txapela. Beraz, zuzenean Bizkaiko Txapelketarako txartela lortu zuen algortarrak. Illarok Jone Uriarekin batera jokatu zuen buruz burukoa. Arratiako finala, ostera, joan den igandean izan zen, Igorreko kultur etxean. 120 lagun batu ziren eta aurreko txapeldunak eskuratu zuen txapela. Hirugarrenez, Eñaut Intxaurraga izan zen onena eta zuzenean Bizkaiko Txapelketara pasatu zen. Iñaki Iturriotz izan zen txapeldunordea. Datorren asteburuan izango dira Bilboaldeko eta Durangaldeko finalak. Lehenengoa Bilbo bertako Abante kulturgunean izango da maiatzaren 23an, 20.00etan, eta Durangaldekoa, berriz, Garaiko frontoian, maiatzaren 24an, 18.00etan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo