GARA > Idatzia > Non Zer

«Euskaraz Bai Astea» antolatu dute hainbat erakundek

Kontseiluaren 10.urteurrena ospatzeko, erakundeak berak, Udaleko Euskara Zerbitzua, Seber Altube Ikastola, AEK, Busturialdeko Euskaraz Bizi elkartea eta Artez euskara zerbitzuaren laguntzaz, «Euskaraz Bai Astea» antolatu du. Egitarauari atzo eman zitzaion hasiera eta 24ra arte ekintza ugari izango dira Elai-Alai aretoan. Gaur, graffitiak izango dira protagonista 20.00etatik aurrera, Elai-Alai areto aurrean. Bihar, Kontseiluaren adierazpenarekin bat egiteko ekitaldia ospatuko da eta ostegunean, adierazpen horrekin bat egiteaz gain, bideo bat grabatuko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo