GARA > Idatzia > Non Zer

Pintura Azkarreko I. Lehiaketa martxan jarri du Udalak

Nahi duenak har dezake parte ekainaren 1ean egingo den Pintura Azkarreko I. Lehiaketa honetan. Teknika librea izango da. Gaiari dagokionez, berriz, Olazti eta inguruak izango da. Lan-eremua herri barruko zirkuitua izango da, aldez aurretik lehiaketaren antolatzaileek mugaturikoa eta balizaz seinaleztatua. Hiru mailatan parte har daiteke: haurrak (12 urte bitartekoak); gazteak (12 eta 16 urte bitartekoak) eta helduak (16 urtetik gorakoak). Izena emateko epea maiatzaren 27an amaituko da, udaletxean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo