GARA > Idatzia > Athletic

2007-2008 Balantzea

Estutasunak ahaztuta, baina azken urratsa eman gabe

Hamaikagarren postuan itxi dute zuri-gorriek dirdirarik gabeko denboraldia

p037_f02_148x096.jpg

Beñat ZARRABEITIA | BILBO

Denboraldi hasieran inork ez zuen zalantzan jartzen Athleticen helburu nagusia aurreko bi urteetako atsekabeak atzean uztea zela. Behin Liga amaituta, zuri-gorriek erronka hori betetzea lortu dutela esan daiteke. Izan ere, bigarren itzulian zehar bildutako puntu garrantzitsuek denboraldiko azken partidetara jaitsiera postuak urrun zeudela eta inolako estutasunik gabe heltzea ahalbidetu dute. Horiek horrela, Intertoton sartzeko aukerari Sánchez Pizjuáneko partidara arte eutsi diote.

Hala eta guztiz ere, asko dira Athletici aurten anbizio puntu bat falta izan zaiola uste dutenak. Abuztuan gutxi ziren Zaragoza Bigarren mailara jaitsiko zela aurreikusten zutenak, Espanyolek bigarren itzuli negargarria burutuko zuela uste zutenak edo Valentziak azken hamarkadako denboraldirik tamalgarriena -nahiz eta azkenean bilbotarren aurretik geratu den- egingo zuela ziotenak. Talde hauen porrotek, gorago begiratzeko aukera ematen zuten, baina Athleticek ez ditu ustez hasieran aipatutako taldeei 'egokitzen' zitzaizkion postuak bete. Zuri-gorrien helburu berbera zuten lau taldek lehen hamarren artean amaitzea lortu dute. Hala nola, Racingek, Mallorcak, Almeriak eta A Coruñako Deportivok urte bikainak egin dituzte eta nahiz eta bizkaitarrek baino plantila hobeak ez izan, aurretik amaitu dute.

Datu hauei erreparatuta, argi geratzen da bilbotarrek aurreko bi urteetako emaitzak hobetu dituztela, iazkoan baino 10 puntu gehiago batu dituzte, eta defentsako lanean hobekuntza nabarmena izan da. Baina, ez da ahaztu behar, okerrago egitea kasik ezinezkoa zela eta helburuen atalean jomuga inoiz baino gertuago zegoen, izan ere, klubaren inguru osoaren exijentzia maila sekula baino baxuagoa izan da.

Horiek horrela, eta joera negatibo bat iraultzea zaila dela aintzat hartuta ere, Athleticek burutu duen denboraldiak hobetzeko elementuak zituen. Kurtsoa gainditu duten arren, zuri-gorriek euren gisako taldeak izan dituzte beraien aurretik eta, batik bat, lehen itzulian etxean puntu gehiegik egin zien ihes.

Denboraldiko beste datu aipagarri bat jokalari gazteek emandako maila da. Horien artean, ezinbestean, Javi Martínezen lana aipatu behar. Aiegikoak sekulako bigarren itzulia egin du eta taldearen orekari eusteko erakustaldi fisikoak egin ditu.

Fernando Llorentek ere neurria eman du. Aurrelariak behingoz bere bertuteak agerrarazi ditu, eta 11 gol sartu ditu denboraldi honetan. Ez da zifra batere makala, Urzaizen ondorengo lehen kurtsoan 40 gol eskas egin dituen talde batean.

Horiekin batera, aipatu beharra dago Amorebietaren sendotzea Lehen mailako zentral gisa, Susaetak eskuin hegalera ekarri duen aire freskoa, Armando eta Koikiliren agerraldi positiboak eta Etxeberen eta Gabilondoren maila ona.

Alde negatiboan, udan eginiko fitxaketa gehienek -Iraizoz salbu- ez dutela maila eman edo ez dituztela beharrezko minutuak izan. Horrekin batera, Fran Yeste eta Aritz Aduriz euren maila onenetik urrun egon dira.

Las números de la temporada rojiblanca

El Athletic ha finalizado la temporada 2007-2008 en la undécima posición de la tabla con 50 puntos, es decir, 10 más que en la anterior, con ocho de ventaja sobre el descenso y a 10 de la UEFA. Durante la misma, los rojiblancos han sumado 40 tantos a favor, siendo el cuarto equipo menos realizador del campeonato y han sido, junto con el Barcelona, el cuarto conjunto que menos goles ha recibido con 43. Un saldo equilibrado sí, bueno en la retaguardia, pero pobre en ataque.

Caparrós ha utilizado un total de 30 jugadores- con 8 fichajes, dos debuts- que han visto la friolera de 127 tarjetas amarillas y nueve rojas. B.Z.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo