GARA > Idatzia > Kirolak

Beisbola Liga

Navarrak eta San Inazio Bilbokoak orain arteko bide beretik jarraitzen dute

J.L. | DONOSTIA

Navarrak eta San Inaziok orain arteko bide onari eusten diote; asteburu honetan nafarrek bi partida irabazi dituzte, eta bizkaitarrek, berriz, bat. Pamplona, aldiz, ez dabil oso fin, eta joan den asteburu honetan ere jokatu dituen bi norgehiagokak galdu egin ditu.

Navarra taldeak Astrosen zelaian jokatu zuen, sailkapeneko azkenekoaren zelaian. Hauek, orain arte jokatu dituzten partida guztiak galdu egin dituzte, eta aurkari samurra izan zen euskaldunentzat. Lehen partida 0-6 irabazi zuten, eta bigarrengoan astindu handia eman zuten, 0-17 hartu baitzuten mendean aurkaria. Sailkapenean, bosgarren postuan daude.

San Inazio Bilbokoak, aldiz, Viladecamps taldearekin neurtu ditu indarrak, eta norgehiagoka orekatuak jokatu behar izan ditu. Lehenengoa, 2-1 galdu zuten, eta bigarrena, aldiz, 3-1 irabazi. Bizkaitarrak denboraldi ona ari egiten ari dira, eta sailkapeneko bosgarren postuan daude. Pamplona da Ohorezko Mailako euskal taldeen artean ahulena, eta jokatutako bi neurketak galdu egin ditu. Lehenengoa, 1-3 eta bigarrena, berriz, 5-12. El Llanos izan dute aurkari. Sailkapenean azkenbigarren daude une honetan.

Sofbolean, Oriok galdu egin du, eta hirugarren postura jaitsi da. Gipuzkoarrek Dridmaren zelaian jokatu dute. Lehen neurketa 4-0 galdu zuten, eta bigarrena, berriz, 12-5.

Atletico San Sebastianek berriro ere galdu egin ditu bere partidak. 4-6 eta 9-11 izan dira Herculesen aurkako bi emaitzak. Azken postuan daude.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo