Hainbat militanteren kontuen blokeoaz biltzar publikoak
GARA |
Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzón epaileak eskatuta, Laurence Le Vert epaileak dozenaka kontu blokeatu dizkie Ipar Euskal Herriko hainbat militanteri, beren senitartekoei, bai eta zenbait elkarteri ere.
Neurri horrekin «militanteak bizitza `ofizialaren' zirkuitutik kanpo utzi, eta jarduera politiko eta kulturala ilegalizazio bidean» jarri nahi dutela salatu dute kaltetuek.
Egoeraren berri emateko zenbait bilkura publiko antolatu dituzte. Gaur bertan, 20.30ean Hazparneko Xuriatean hasiko dira informazio saioak. Bihar, Baionako Patxokian 19.00etan eta Izurako Haize Berrin 20.30ean; eta etzi, asteazkena, ordu berean Azkainen eta Donibane Garazin egingo dira. Maiatzaren 27an, berriz, Mauleko Zinka ostatuan 19.30ean.