GARA > Idatzia > Kultura

Dantza

Taiwaneko Cloud Gate Dance Theatre ikuskizuna Arriagan izango da

Bilboko Arriaga antzokiak lehenengo aldiz ekarri du Euskal Herrira Cloud Gate Dance Theatre of Taiwan konpainia asiarra, eta «Moon Water» dantza ikuskizuna eskainiko du gaur eta bihar, 20:00etan hasita. Lin Hwai-min arduratu da koreografiaz, eszenografiaz Austin Wang, eta musika Johann Sebastian Bachen «Sei suite biolontxelo bakarlariarentzat» obraren hautaketa bat da. Koreografoak filosofia taoistaren irakurketa poetikoa egiten du. Erreala eta irreala aurrez aurre jartzen ditu, eta emaitza liluragarriaz eta edertasun izugarriaz betetzen du antzezlekua.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo