«Sommer Jaunaren Istorioa», Patrick Süskind-ek idatzitako lana
«Sommer Jaunaren Istorioa», Patrick Süskindek («Das Parfum»/«El perfume» nobelaren egileak) idatzitako lanaren antzerkirako egokitzapena, 13 urtez katalanez ikusgai egon ostean, euskaraz taularatuko da; gaur andoainen lana ikusteko aukera izango da. Jose Ramon Soroizek, Xicu Masoren zuzendaritzapean, haurtzaroko eta nerabezaroko pasarteak bizi-bizi gogora ekartzen dituen pertsonaiak antzezten ditu. Zuhaitzetara igotzen zeneko ibilerak kontatzen dizkigu, ia hegan ere egin zezakeen garai hura gogoratuz, eta bere herriko kontuak, nolakoak ziren eskola, lagunak eta auzokoak, Sommertarrak batez ere.