GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

7º Congreso Nacional de LAB

Konpromiso eta militantziaren itzalpean egindako bidea

Michelin enpresan sartu bezain pronto, 18 urterekin, etorkizunean bere bizitza markatuko zuen giroak harrapatu zuen, sindikalgintzak hain zuzen

p004_f01_097x072.jpg

Profila [ Rafa Díez ]

INDAKOETXEA-ARIZNABARRETA-MARTINEZ (*)

Bihotza erdibituta dauka azken aste hauetan orain arte LAB sindikatuko idazkari nagusia izan denak. Atzean uzten duenaren oroitzapenak alde batean eta bizimodu berriaren atarian egoteak sortzen dizkion sentipenak bestean, datorren astean leihotik botako du hitzorduz beteriko agenda Rafa Díez Usabiagak. Hori dio berak, nahiz eta bere inguruan gaudenok ez sinistu, jakin bai baitakigu laster hasiko dela kontu berriz betetzen.

Ez da erraza Rafa Díez Usabiagaren ibilbideaz, bizitzaz, nortasunaz,... mintzatzea `konpromiso' eta `militantzia' hitzak aipatu gabe. Batekin edo bestearekin hitz eginda, bere inguruan egon diren pertsona guztiek bi kontzeptu horiekin lotzen dute lasartearraren definizioa. Berak ere, izandako topaguneetan, elkarrizketetan, bazkalondokoetan, behin eta berriro aipatzen ditu biak, eta zaila da Rafa irudikatzea oinarri hori gabe.

Odolean daramala aitortzen du sarritan, batez ere, etorkizunean zer egin behar duen galdetzen diotenean.

Urte hauetan bere ondoan izandako hainbat kide eta lagun en artean, berarekin izandako esperientzia baliatuz, Rafa Díez Usabiagaren atzean zer-nolako pertsona dagoen islatzen saiatu gara. Santos Indakoetxea, Txutxi Ariznabarreta, Juantxo Latasa,... eta beste hainbatek eman digu sindikalistaren inguruko zertzeladaren bat pertsonaiarengana hurbiltze aldera.

Zaila da, bestalde, lerro gutxitan orain arte LAB sindikatuko buru izan denaren esperientziak eta gorabeherak laburbiltzea; berari ere ez zaio gehiegi gustatzen bere buruaz mintzatzea, ez bada konfiantza handiko jendearen artean.

Umetan Lasarteko golfean aritu zela jakin dugu, baina ez makila batekin pilota jotzen, desagertutako zelai haietan bizi izan zituen lehenengo abenturak; eta haurtzaroak garai berri bati eman zion bide, Añorgako ikastetxean lehendabizi, eta Mundaizen informatika ikasketetan gero. Ama-hizkuntza zuen euskara ia-ia galdu zuen garai hartan; gerora gure hizkuntza berreskuratzea bere lehentasuna bihurtu zen.

Ahalegin horretan pisuzko arrazoiak izan zituen: alaba eta semea. Frantziarren hizkuntzari ere ekin zion bere garaian, Lasarteko Angelita Galardik ematen zituen eskoletan.

Laster hasiko zen bere militantzia eta konpromisoa lantzen, hasiera batean euskal presoekiko elkartasunean eta defentsan Amnistiaren aldeko mugimenduan; baina Michelin enpresan sartu bezain pronto, hemezortzi urterekin, etorkizunean bere bizitza markatuko zuen giroak harrapatu zuen: sindikalgintza, nahiz eta giro politikoan ere murgilduta jarraitu.

Une gogorrak ziren lan munduan. Berak lehen lerroan bizi izan zuen ehun eguneko greba ospetsua, horrek ekarri zituen ondorio on eta txarrekin. Azken hauek berak ere nozitu zituen, Michelin fabrikako zuzendaritzak, bere lan sindikala oztopatzeko asmoz, fabrikan bertan «deportatu» baitzuen, lankideengandik urrunduz. Esperientzia horrek azken bultzada eman zion LAB sindikatuan liberatzeko erabakia hartzeko orduan.

Irakurle amorratua da, gaurkotasunezko informazioa ematen dion ia edozein gauza irakurtzen du lasartearrak, eta lantokian dagoela, goizero, lehen ordutan prentsa goitik behera irakurtzen aritzen da sindikalista .

Mendira txangoak egitea ere gustuko du; frontoian eta trinketean ere trebea da, eta batzuetan esku pilota partidatan ere jarduten du.

Rafa Díez Usabiagaren sindikalgintzako eta politikagintzako ibilbidea alderdi askotatik goraipatu daitekeela aipatzen du Santos Indakoetxeak, baina laburbiltzekotan `inplikazioa' hitza aipatzen du Indakoetxeak: LAB sindikatuarekiko, LABen gertatzen denarekiko, ezker abertzalearekiko,... mugarik gabeko inplikazio.

Eta egoera sindikalaz edo politikoaz hitz egin behar bada lehen iritzia beti berea, eta egoitza batean telefono bat edo bi behar diren edo kartel batean «rockwell» edo «arial» letra mota jarri behar den erabakitzerakoan ere bere iritzia adieraziko du lasartearrak.

Berak badaki hamazazpi eskualdetan eta hamar sektoretan zenbat afiliatu eta ordezkari ditugun, portzentajeak eta guzti, ... Bere burua lanean ari da une oro, beti du zerbait egiteko, lantzeko eta proposatzeko.

Oporrak hartu ahal izan dituenean beste kideok telefonoarekin tentuz ibiltzen ginen. Bagenekien bere burua produzitzen ari zela eta etxeko lan berriak barra-barra etortzear zeudela.

Honelako makina bat adibide aipa daitezke Rafaren ibilbideari so eginez, horregatik goraipatzen du Santosek bere benetako inplikazioa.

Txutxi Ariznabarreta ere Rafaren lan estiloaren «biktima» izan da urte luze hauetan eta honek ere inplikazio iraunkorra aipatzen du.

Komunikazio idazkaritzatik harreman estua izan du berarekin eta egun sakelako telefonoa gorrotatzea horren ondorio da, eguneroko deien eraginez, «baita larunbat, igande eta jaiegun askotan ere». Rafa sekula deskonektatzen ez duten horietakoa da! Sindikatuaren motorea izan da etengabe. Horretan ez du inoiz etsitzen, eta bere inguruko guztiak bultzatzen ditu.

Badago esamolde bat «nagusien» inguruan eta horrek dioenez, «ez dago ona den nagusirik». Ziur aski horrela izango da; dena den, gure kasuan, Rafa Díez Usabiaga buru izan dugunok urte guzti hauetan, eta une txar eta gogorrak ezkutatu gabe, jakin badakigu guri exijitu diguna berak ere egin duela, indar, esfortzu eta gogo handiagoa jarrita gainera.

Beharbada lerro hauek ez dute pertsona bere osotasunean islatzen, baina bere inguruan ibili garenok badakigu bizitza pribatua beretzat gordetzea nahiago duela. Beraz, hori ere errespetatuko dugu...

(*) Santos Indakoetxea, Txutxi Ariznabarreta eta Carlos Martínez Rafa Diez Usabiagarekin aritu dira lanean azken urteotan.

Más de media vida ligada a la dirección del sindicato abertzale

La trayectoria de Rafa Díez se puede recordar a través de una serie de imágenes que quedarán en la retina de todos. La defensa de los derechos de la clase trabajadora ha sido una constante y ha participado en distintas movilizaciones, como aquella «Marcha de Hierro» que hace tres lustros llevó con paso firme a Madrid a los trabajadores de AHV en protesta por la desmantelación del sector de la siderurgia en Euskal Herria y el empobrecimiento de la población que trajo. Su actividad sindical y sociopolítica ha estado siempre ligada a la izquierda abertzalea, donde ha tenido diversas responsabilidades como cargo político y representante en procesos de negociación política. Fue diputado en el Congreso español al sustituir a Iñaki Esnaola, herido en el atentado que causó la muerte de Josu Muguruza en el Hotel Alcalá, y parlamentario en Gasteiz en tres legislaturas. Una de las etapas más destacadas parte de 1994 hasta Lizarra-Garazi, cuando LAB y ELA conformaron un acuerdo sindical que puso en tela de juicio el actual marco jurídico político y en jaque a la patronal y al «modelo sindical de acompañamiento» de CCOO y de UGT. En una entrevista reciente en GARA señaló que «el movimiento sindical abertzale debe ser sujeto político de cambio social y político». J. BASTERRA

ADIOS de ariznabarreta

El ex secretario de Comunicación, Txutxi Ariznabarreta, se despidió de los medios «después de 16 años» de trabajo y se emocionó. Reconoció el buen entendimiento que ha habido, salvo en «ciertas coyunturas», y consideró positiva la relación.

en hora

El debate de las enmiendas sobre las dos ponencias se realizó con orden y hubo bastante puntualidad en su desarrollo. La mayoría de los asistentes reconoció el trabajo previo desarrollado para llegar con los temas debatidos y centrados, lo que agilizó el desarrollo del encuentro.

EMOCIÓN DE RAFA DÍEZ

Rafa Díez no pudo esconder su emoción cuando el presidente de la mesa, Santos Indakoetxea, agradeció el buen desarrollo del congreso, la alta participación en los debates y, en especial, la labor desempeñada por el ex secretario general al frente del sindicato.

discurso ágil

Rafa Díez presentó el informe de gestión al inicio del congreso. El ex secretario general fue al grano en todo momento y destacó la cohesión y el consenso alcanzado en el debate previo, lo que después se extendió al debate de las enmiendas, como dijo Ainhoa Etxaide.

derecho a decidir

En la actividad sindical y política, LAB reclamó en el 7º Congreso el derecho a decidir de los ciudadanos vascos en relación al futuro de Euskal Herria, «vivamos en el territorio que vivamos». Por eso, LAB asegura «que el cambio es posible» y de ahí que «sea motor de cambio».

impulso comarcal

LAB dará un impulso a la actividad comarcal para acercar al sindicato las problemáticas de cada área. Además, en este congreso se han creado tres federaciones para impulsar el desarrollo de la actividad industrial, los sectores de servicios y el sector público.

IGUALDAD DE LA MUJER

La nueva secretaria general, Ainhoa Etxaide, destacó el impulso que LAB va a desarrollar en el ámbito de la igualdad de oportunidades entre hombres y mujeres en el ámbito laboral. Dijo que son las que más desigualdad sufren, además de ser las que más precariedad cuentan.

métodos de lucha

LAB sostiene que «la capacidad de la clase trabajadora para activar cambios se sitúa en la movilización y en la lucha, en aras a reforzar la misma, la cuestión central es «cómo lo vamos a hacer». Para ello, reclama desarrollar un debate permanente en este tema.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo