GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Aizkora Urrezko Lehiaketa

Nazabal da lehen finalerdia irabazteko faboritoa

J.L. | DONOSTIA

Urrezko Aizkorako lehen finalista zein den argituko da asteburu honetan, izan ere, etzi, 12.00etatik aurrera jokatuko baita Duranan txapelketa honetako lehen finalerdia. Bertan Nazabal eta Arria V.a lehiatuko dira.

Nazabal da egungo txapelduna, baita aurtengoa irabazteko faborito nagusia ere. Beraz, etziko finalerdian ere bera aterako da faborito. Arria, berriz, bere helburua beteta helduko da ekinaldi honetara. Galtzeko ez du ezer izango, eta irabazteko asko, nahiz eta Etxarrikoa mendean hartzeko lan asko egin beharko duen.

Aurretik, bihar, beste hiru finalerdi jokatuko dira, Urrotzen, Nafarroan, 20.00etan hasita. 23 urtetik beherakoetan, Rekondo eta Jauregi lehiatuko dira. Irabazten duenak, Azpeitiko finalean Mugertza II.aren aurka neurtu beharko ditu indarrak.

Leku berean, 18 urtetik beherakoen finala ere jokatuko dute. Alde batetik, Ohian Larretxea eta Saralegi neurtuko dira, eta bestetik, berriz, Erasun, eta Kañamares III.a.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo