Milaka lagun elkartu dira Baionan erretiro «duin» bat aldarrikatzeko
Gobernu frantsesa erretiro sistemaren erreforma gauzatzekotan dagoela-eta, mobilizazio eguna izan zen atzo. Baionan, sindikatuek baturik sei mila lagun elkartu zituzten manifestazioan. Erreforma gauzatzerakoan eztabaida eza salatzeaz gain, egungo jubilazio sistema mantentzea eskatu zuten. Manifestazioan enpresa pribatu zein publikoko langileak elkartu ziren.
Ainize BUTRON |
«Guztiok elkarrekin jubilazioaren alde» lelo nagusiak ongi laburbiltzen zuen mobilizazio egunak harturiko irudia.
Goizeko hamarretan, manifestazioa Baionako Lan boltsatik abiatu zen, bertan enpresa pribatu zein publikoetako langileak zeuden. Askok, greba egin baino, lanuzteak burutu zituzten desfilera hurbildu ahal izateko. Han-hemenka, langileak enpresako jantziekin agertu ziren. Honela, Castorama saltegiko langileak, ASF autobideen kudeatzaile enpresa, Turbomeca lantegia, Dassault aeronautika enpresa, Hendaiako Bonnet Neve lantegia, Urruñako Signature lantegia eta Hendaiako Marin erietxeko langileak bertan ziren, besteak beste.
UNSA, CFDT, CFTC, CGC, FSU, FO, CEL eta CGT sindikatuek zeramaten banderola bateratuak eman zion hasiera manifestazioari, eta ehun bat ikaslez osaturiko taldea zuen atzetik. Azken hauek, belaunaldien arteko elkartasunez bertaratzeaz gain, irakaskuntzaren egoeraren berezko aldarrikapenak egin zituzten.
Horren ondotik, sindikatuen banderolekin han eta hemen «elkarrekin eragin dezagun jubilazio duin baten alde», «jubilazio hobeak gure langileentzat» edo «40 urte jadanik asko da, itzul gaitezen 37,5 urteetara» gisako salaketak ikusi edo entzun ziren.
LAB sindikatuak, manifestazioaren azken lerroan zegoela-eta, «lanpostu, erretreta, zerbitzu publiko, bizi duinentzat baturik borroka gaitezen» leloa zabaldu zuen.
Gobernua salatu
Lapurdiko hiriburuko Lan boltsatik abiatu eta herriko karrikak zeharkatu zituen manifestazioak eta jende ugari bildu zuen. Martxaren parte batek bidearen erdia baino gehiago egina zuela, lan boltsatik azken manifestariak ateratzen ari ziren oraindik.
Orotara, beraz, jubilazio sistemaren aldeko manifestazio nagusi horretan sei mila lagun elkartu zirela esan zuten sindikatuek. Horrenbestez, gaur egun Parisko Gobernuak agertzen duen jarreraren aitzinean mobilizazio jendetsu hori txalotu zuten, eta bide horri eusteko eskatu zuten.
«Mobilizazio honek beste aukerak izan daitezkeela pentsatzen dutenak asko garela frogatzen du. Gobernuak eztabaida ukatzen jarraitzen badu, indar harremana sortzea ezinbestekoa izanen da», adierazi zuten ondoko hilabeteetan izango diren hitzorduak direla-eta adi egoteko eskatuz.
Izan ere, Sindikatuek 2003an garaiko François Fillon ministroak erreforma landu zuelarik 2008an hitzordu nagusi bat finkatu zuen.
«Eztabaidatu beharreko lau puntu ziren: jubilazio erregimenen oreka, asegurantzaren iraupena, pentsioen kopurua eta gutxieneko jubilazioa bermatzea. 2008ra iritsi eta gobernuburuak 41 urteko kotizazioa azaltzen du negoziaziorako aukerarik eman gabe», salatu zuten.
Hitzaldia iragaten zen bitartean, sindikatuen delegazio bat bildu zen Jean Grenet diputatuarekin Gobernuari mobilizazioaren berri eman ziezaion.
Gobernua salatu
Jubilazio sistemaren erreformaren aurkako erantzunak Estatu mailan ere eragin nabarmena izan zuen, eta egunotan beste sektore batzuetako protestak -arrantzaleen portuen blokeoa edota funtzionarien protestak- gehitu dira.
Deituta ziren ehundik gorako mobilizazioetan 700.000 lagun baino gehiagok parte hartu zuten CGT sindikatuaren arabera, eta 296.000, aldiz, poliziaren arabera. Manifestariak oso haserre ziren Nicolas Sarkozyren erreformekin. Pentsio osoa kobratu ahal izateko, Parisko Gobernuak kotizatzeko urteen kopurua batean igo nahi du, defendatzen duen egitasmoa indarrean jartzen bada, kobratu ahal izateko 41 urtetan lan egin beharko dute soldatapekoek.
«Pentsio solidarioaren alde mobiliza gaitezen», zioen Pariseko manifestazioan sindikatuetako ordezkariek zeramaten pankartak.
Sarkozy Gobernura iritsi zenez geroztik gauzak okerrera egin dutela adierazten zuten pankarta ugari ziren; baita pentsioak Burtsan sartzearen kontrako leloak ere.
Mobilizazio jendetsuak izan arren, aurreko lanuzteetan baino eragin txikiagoa izan zuen atzokoak garraio publikoan. Jean-Claude Mailly FO sindikatuko buruak esan zuenez, mobilizazioaren arrakasta parte hartzeari begirakoa zen, ez grebalarien kopuruari begirakoa.
Egunak «eztabaidatu ezinezko» arrakasta izan zuela nabarmendu zuen CGT sindikatuak eta Parisko Gobernuak indarrean jarri nahi dituen erreformen inguruan atzera egiten ez badu, mobilizazio gehiago egingo dituztela iragarri zuen FOk.
Langile ugarik lanuzteak egin zituzten atzo goizean Baionako manifestazioan parte hartu ahal izateko. Han eta hemen lantegiko jantziekin hurbildutakoak ikus zitezkeen.
Las reformas defendidas por el Gobierno francés cuentan con el rechazo de amplios sectores sociales. El multitudinario respaldo recabado por las organizaciones sindicales a las movilizaciones al intento de aumentar un año más la cotización para cobrar la pensión completa no es la única respuesta que se ha dado en la calle al Ejecutivo.
Los últimos sondeos dados a conocer en los últimos días en el Estado francés sobre las reformas presentadas por el Ejecutivo constituido tras la llegada de Nicolas Sarkozy a la presidencia de la República francesa hace ahora un año recogen que entre un 58% y un 60% de los encuestados se declaraba favorable a la movilización desarrollada ayer.
Hace una semana, decenas de millares de funcionarios ya mostraron su rechazo a las supresiones de puestos previstas, en particular, en la Educación. En paralelo a la jornada de paro y movilizaciones contra la reforma de las pensiones desarrollada ayer, los arrantzales mantuvieron los bloqueos en los principales puertos del Estado en protesta por la subida del precio del gasóleo.
En otoño, los ferroviarios protagonizaron huelgas durante una decena de días para intentar impedir el cambio de las normas de los regímenes especiales de jubilaciones.
Todo estas protestas se producen cuando el presidente francés, Nicolas Sarkozy, acaba de cumplir un año en el Elíseo y se declara resuelto a proseguir con las reformas, pese a los descontentos y a una popularidad que apenas supera el 35% en los sondeos, mientras las aguas andan revueltas en su mayoría conservadora en el Parlamento.
El primer ministro francés, François Fillon, artífice de la ley de reforma de las pensiones de 2003 que preveía el aumento del período de cotización, ya ha excluido dar marcha atrás: «el tema se zanjó en 2003», reiteró la víspera de la jornada de paros y movilizaciones en una entrevista televisada.
El Gobierno propone negociar sobre el empleo de los senior -tan sólo un 38,3% de las personas de entre 55 y 64 años trabajan- y amenaza con sanciones desde 2010 a las empresas que no hayan empezado a discutir al respecto, a la vez que pone sus esperanzas en las divisiones de los sindicatos.
El ministro de Trabajo, Xavier Bertrand, replicó que el Gobierno ha satisfecho ya muchas reivindicaciones sindicales, entre otras, mantener la posibilidad de jubilarse antes de los 60 años para quienes hayan comenzado a trabajar muy jóvenes, «algo que le cuesta al erario público 2.000 millones de euros al año». Alega también que se ha cedido en la petición de los sindicatos de revalorizar las pensiones en setiembre y crear un mecanismo que garantice el poder adquisitivo de las mismas o en dar caracter prioritario al empleo de los seniors. Así las cosas, y con una última reunión negociadora prevista para junio, el Gobierno advierte desde ahora que legislará, haya o no acuerdo.
Baionako manifestazioa bukatu bezain laster, sindikatuen delegazio bat Jean Grenet diputatuarekin bildu zen Parisko Gobernuari izandako mobilizazioren berri eman ziezaion.