GARA > Idatzia > Euskal Herria

««Talanteaz» edo hitz egingo dute, baina Estatu espainola Turkia gisakoa da: ez dago araurik»

p016_f02.jpg

Fernando Etxegarai
Euskal errepresaliatu politikoa

Astelehenean utzi zuten aske Plentziako herritarra, hilaren 6an kartzelatu ostean. Aurretik, 21 urte bete zituen espetxean eta, halere, zigorra handitu nahi izan zioten. Orain, aldiz, espetxean behar baino urtebete gehiago egon dela esan dute auzitegi espainolek.

Gari MUJIKA |

Bizitza osorako espetxealdia ezarri dieten eta larriki gaixorik egonda ere gatibu dituzten euskal preso politikoen makina bat seniderekin batera agertu zen atzo Donostian, birritan, eta bata bestearen segidan, preso ohi eta gatibu bilakatu duten plentziarra. Amnistiaren aldeko mugimenduak egin zuen prentsa agerraldiaren ostean, azken gertaera horiek berak nola bizi izan dituen azaldu dio GARAri Fernando Etxegaraik.

Nahiz eta Justizia espainolak behar baino urtebete gehiago preso izan dutela aitortzeak larritu, aurrekari bat izango ez dela esperoz, oraingo sentimendu nagusiak poztasunekoak dira, euskal preso politikoak Euskal Herrian zenbateraino maite dituzten sentitu baitu berriro ere.

Maiatzaren 6ean atxilotua izan baino lehen, Euskal Herrian bizitzeko eskubidea zenuela aldarrikatu zenuen eta hori burura eramango zenuela.

Bai. Eta modu batean edo bestean, baina azkenean onartu dute arrazoia genuela. Nik Euskal Herrian bizitzeko eskubidea neukala, nire zigorra beteta neukala. Zeharka bada ere onartu dute arrazoia nuela, eta horregatik nago hemen, kanpoan. Nik esaten nuen moduan.

Baina egoera surrealista da. Alde batetik, 21 urte preso egon eta gero irten, eta kalean zarela sentitzen duzu, ongietorriak egiten dizkizute, lagunekin zaude, familia... Eta gero, egun batetik bestera jakinarazi dizute, berriro ere barrura, espetxera sartuko zaituztela. Baina, zer da hori? Haiek jartzen dituzte arau batzuk, beraien arauak, eta beraiek ere ez dituzte beren arauak betetzen! Haiek, espainolek, esan arren pertsona batek bere zigorra bete eta betirako libre dagoela, egun batetik bestera alda dezakete erabakia, beraiek nahi duten bezala.

Gero, «talanteaz» edo hitz egingo dute, baina, benetan, Estatu espainola Turkia bezalakoa da, eta ez Danimarka, Suedia edo Ingalaterra, nahiz eta horiekin alderatu nahi izan. Araurik ez dago Espainian.

Zer-nolako sentimenduak izan dituzu une horietan?

Nola sentitu naizen... bada, alde batetik, pozik. Hainbeste urteren ostean kalean ibiltzea, eta lasaitasun pixka batekin ibiltzea..., nik uste dut beste inork har dezakeena baino askoz ere atsegin handiagoz hartzen dudala guztia, une bakoitza.

Adibidez, bigarrenez atxilotu baino lehen, konturatu nintzen behintzat, nire buruarekin, lasai eta bakean nintzela. Arraroa iruditu daitekeen arren, zortzi edo bederatzi ordu egiten nituen lo, lasai asko, inolako arazorik gabe, nahiz eta jakin edozein unetan nire bila etorriko zirela espetxera eramateko.

Baina, ez dakit, askatasuna sentitzean eta kanpoan zaudela ikustean, momentu bakoitza disfrutatzen bizi zara une oro. Dena da garrantzitsua, dena da polita hemen kanpoan.

Eta polizia etxera bila etorri zitzaizunean ?

Banuen horren susmorik. Banekien atzetik nituela, eta nahiko lasai joan zen. Ikusi nuen nola ari ziren nigana hurbiltzen, eta, egia esan, arazorik gabe izan zen. Ez lehenengo aldiz atxilotu nindutenean bezala; hura, ikaragarria izan baitzen.

Segituan `txipa' aldatu, eta beste lau urtez espetxean egotea onartu nuen; pentsamoldea azkar aldatu nuen. Eta prest nengoen horretarako; ikasketak berrartu nituen, kirola ere -kartzelan egiten den bezala- nire egunerokotasunean sartu nuen, eta, bueno, kartzelako bizitza egitera jarri nuen burua. Esan nahi dut: zalantzarik gabe askoz hobe nago hemen, kalean, etxean, baina, burua prestatua nuen beste lau urte egoteko.

Gainera, Basauriko espetxean sartu bezain laster, sendiari ohartarazi ezinik, espetxez aldatu zintuzten.

Bisitan etorri zirenerako jada ez nengoen bertan. Espainian esaten duten moduan, «aprovechando que el Pisuerga pasa por Valladolid», bi egun bakarrik Basauriko espetxean igaro, eta lehenengo «kundan», hau da, lehen lekualdatzean A Lamako kartzelara eraman ninduten. Zuzenean. Geldialdirik gabe.

Aurretik espetxe horretan bertan egon zinen, ezta?

Bai, bai. A Lamara bertan eta, gainera, espetxeko modulu berberean, bederatzigarrenean. Eta ez zidaten ziega berean sartu, orduan okupatuta zegoelako.

Pentsa daiteke, baina hori zer da onerako ala txarrerako? Hori txarrerako da. Nire ustez, hori baita nire esperientzia, presoek daukagun elementu txarrenetako bat monotonia da. Eta aldaketa, beti ona da, nahiz eta batzuetan hobera egiteko ez izan, aldatzea, berez, ona da.

Urteak igaro dituzun leku berberara eramaten zaituztenean, hori, ezer ez dela aldatu erakusteko egiten dizute. Lehen zeunden toki berean zaudela orain ere. Hori batetik; betiko modulura eraman ninduten, betiko aurpegiak ikusteko.

Baina, gainera, hori probestuz, urtarrilean kalera atera baino lehen nituen hainbat eskubide edo onura kendu zizkidaten. Bizi baldintzak okerragotu zizkidaten. Espetxeko auzitegi zaharraren bidez hainbat onura lortuak bainituen. Eta hori ere kendu egin zidaten.

Eta Galiziako espetxera iritsi zinenean, betiko kartzeleroak eta presoak egongo ziren. Zerbait esan zizuten?

Ni berriz espetxeraturik ikustea, kartzelero askok pozik hartuko zutela pentsatzen dut. Baina, beste batzuek esan zidaten «Etxegarai, ez dago eskubiderik egin dizutenarekin».

Eta presoek, nahiz eta arruntak izan, horrelako erabakiak erraz uler ditzakete; finean, nire egoeran jartzen da eta pentsatzen du «niri hau egingo balidate!». Asko, sutan zeuden.

Eta zuk zer erantzuten zenien?

Nik zera esaten nien: sufritu eta igaro dugun guztiarekin, hauxe da justizia espainola.

Gainera, zure kasua ere aurrekari bat izan da.

Noski. Eta alde batetik elkartasun elementu bat da, baina edozeinek pentsa dezake hori berari egin diezaioketela.

Momentu batean esaten dizute libre zaudela, zigorra bete duzula, baina bi hilabete pasa ondoren esaten dute ezetz, beste lau urte igaro behar dituzula preso. Hori edozeini gerta dakioke. Baita okerrago ere. Zeren eta, niri hau gertatu bazait, pentsatu bi hilabete beharrean urtebete pasa denean epaile batek esatea aurreko erabakia oker hartu zuela eta espetxeratua izan behar zarela! Eta urtebete beharrean, pentsa bi edo gehiago direla!

Behin-behineko egoera iraunkor batean bizi zara. Espero dut hau akats bat izatea eta ez dutela berriro aplikatuko. Bestela, ikaragarria izango litzateke! Nik Zuzenbidea ikasi nuen Deustuko Unibertsitatean, eta nirekin egin dutena lehenengo kurtsoko akatsa da. Zuzenbidearen oinarri garrantzitsuena apurtzea da! Eta hori ere egiten badute. Bada, hori: Turkia.

Hamairugarren egunean, nolakoa izan zen kartzeleroak aske zeundela esan zizun unea?

Halakoetan gertatzen den moduan, presoak beti gara azkenak jakiten. Arratsaldean, 15.30ean ziegan etzanda nengoen eta funtzionarioa etorri zitzaidan esanez «como ya sabe, tiene que salir». Nola, berriro «kunda»? Ezetz, kanpora nijoala, kalera.

Bostetan kalean nengoen eta zuzenean aireportura joan nintzen. Lehenbailehen. Bilbora 22.00etan iritsi nintzen eta aireportuan berrehun pertsona baino gehiago zeuden; txalapartariak, dantzariak... Zer-nolako ahalmena bost minututan horrelako muntaia bat antolatzeko!

Eta zer sentitu zenuen?

Poztasun ikaragarria.

Hutsaren hurrena garela esaten digute (espainolek), eta jende askorentzat garrantzitsua zarela, eta maitatua ikusten duzu zeure burua. Herriaren zati garrantzitsuak, batez ere borrokalarienak, maitatzen gaituela konturatzen zara. Eta hori, hori, sentsazio hori... oso polita da. Bizitzari ere, nolabait, zentzua ematen dio. Zerbait egiteko jaio baikara, eta sentitzen duzunean beste batekin hori, egin duzun hautu hori partekatzen duzula, noski, poza sentitzen duzu.

 

Surrealista

«Egoera surrealista da, batetik 21 urte preso egon eta gero kalera ateratzen zara, eta egun batetik bestera, berriro espetxera sartuko zaituztela esaten dizute»

espetxezainak

«Batzuk pozik hartuko zutela uste dut, baina kartzelero batzuk esan zidaten: `Etxegarai, ez dago eskubiderik egin dizutenarekin'»

Mendekua

«Urteak igaro dituzun espetxe horretara eramaten zaituztenean, ezer ez dela aldatu erakusteko egiten dute hori»

Kasik ziega bera

«Berriro eraman ninduten A Lamara, bederatzigarren modulura bertara. Eta ez zidaten ziega berean sartu, beteta zegoelako»

Maitatua sentitu

«Hutsaren hurrena garela esaten digute (espainolek), baina herriaren zati garrantzitsuak, batez ere borrokalarienak, maitatzen gaituela konturatzen zara»

«Detrás de las medidas contra los presos vascos ocultan la venganza»

El movimiento pro-amnistía compareció ayer en Donostia para denunciar de forma gráfica las medidas excepcionales que el Gobierno español aplica a los prisioneros políticos vascos. Una rueda de prensa ilustrativa, ya que, tal y como señaló Asier Virunbrales, imputado en el juicio que se celebra estas semanas en la Audiencia Nacional, «esta mesa refleja el sufrimiento, pero también la dignidad», tanto de los vascos encarcelados como otros que también padecen en primera persona las medidas represivas y carcelarias.

Además de los familiares de varios presos a los que el Ejecutivo de José Luis Rodríguez Zapatero ha aplicado la condena de por vida -ya son a 26 presos vascos a los que han aplicado la doctrina del Supremo-, también se encontraban los de quienes padecen enfermedades incurables -una docena- y el recientemente detenido y vuelto a excarcelar Fernando Etxegarai.

De entrada, Virunbrales denunció que el Estado español aplica medidas de excepción contra los vascos presos, haciendo especial hincapié en «la aplicación práctica de la condena de por vida, que se lleva a cabo al margen de su propia Ley», y «en la situación que atraviesan los presos con enfermedades incurables, a los que, sistemáticamente, se les niega el artículo 92». El movimiento pro amnistía entiende que detrás de esas medidas de excepción se esconde exclusivamente «la venganza».

Virunbrales denunció que esas medidas suponen una vuelta de tuerca sobre los prisioneros vascos, recordando que, al tiempo, siguen aplicando la dispersión carcelaria, la prohibición de estudios y otras medidas como el aislamiento. Unas medidas mediante las que, según el movimiento pro amnistía, el Estado español busca romper al Colectivo, pero Virumbrales advirtió al PSOE de que «no lo conseguirán», y también al PNV en su «apuesta de cobertura a todo este estado de excepción» que padece el país.

El represaliado político de Plentzia Fernando Etxegarai también tomó la palabra para denunciar el «surrealismo» del la situación a la que le han sometido los tribunales españoles al volver a encarcelarle tras 21 años en prisión, y ahora, de nuevo en libertad, excusarse argumentando que ha cumplido un año de más de condena. Etxegarai alertó de que «la situación en las cárceles es verdaderamente dura», y valoró, viendo a los 26 presos a los que se les ha aplicado la doctrina del Supremo español y a los gravemente enfermos, que «no es una burrada afirmar que el Gobierno de Zapatero busca que los presos políticos vascos mueran en las cárceles». Por ello, emplazó a la sociedad y a los agentes a que adopten compromisos.

Por otro lado, en apoyo de los presos, 40 personas se movilizaron ayer en Burlata, 19 en el barrio iruindarra de Arrosadia, 60 en la Txantrea y 15 en Donibane. G.M.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo