GARA > Idatzia > Tau

ACB Ligako finalerdiak

Etxean otso izaten jarraitu behar du Tau Baskoniak

Unicajari azken denboraldian neurria hartu diola dirudien arren, Scariolorenak denboraldiko sasoirik onenean datoz eta final-laurdenetan argi geratu zen lehen partida irabazteak duen garrantzia

p046_f02_148x092.jpg

 

BASKONIA-UNICAJA

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Real Madril kanporatuta, Unicajak Baskoniari finalerako bidea asko erraztu diola uste du zenbaitek, izan ere, etxean bi partida jokatzeko bidea egin baitio Scarioloren taldeak gasteiztarrari. Tauk, Zurbaoko gotorlekuan, partida erabakigarrietan erakutsi duen maila ikusita, arrazoi izan dezakete, baina hobe dute horren irregular izan diren jokalariek etxean otso izaten jarraitzea, ardi larruz jantzitako azeria izan baitaiteke Malagako taldea, eta egungo txapeldunak errutik ordaindu zuen lehen partidan egindako okerra.

Izan ere, kanporaketak hiru partidatara izateak asko murriztu ditu aldeak. Prigionik atzo esan zuen kanporaketaren %70 baino gehiago jokoan dela, eta are gehiago ere izan daiteke, final-laurdenetan lehen partida irabazi zuten lau taldeek egin baitzuten aurrera.

Azken urteetan, Baskoniak eta Unicajak sarri egin dute topo denboraldiko une garrantzitsuetan, eta orain dela bi denboraldiko finaletan izan ezik, gasteiztarrek neurria ondo hartuta diotela esan daiteke. Kanporaketak aintzat hartuz, iaz 3-0 nagusitu zen Maljkovicek zuzentzen zuen taldea final-laurdenetan eta 2004-2005 denboraldian finalerdietan egin zuten topo, eta 3-1 nagusitu ziren euskaldunak.

Aurten ere elkarren aurka jokatu dituzten hiru partidetan Spahijarenentzat izan da garaipena. Lehena Gasteizen bertan jokatutako Kopan izan zen, eta Muonekeren hiruko batek bideratu zuen garaipena, ligan aldiz, nahiko erraz irabazi zuten bai etxean, bai Malagan, 84-62 eta 77-99 emaitzekin.

Dena den, egungo Unicajak ez du zerikusirik denboraldi osoan zehar horren burumakur ibili den taldearekin. Scariolori gustatzen zaion bezala, Unicaja sasoirik onenean heldu da denboraldiko une erabakigarrienera eta dagoeneko egungo txapelduna eta fase erregularreko talderik onena kanporatu du.

Carlos Cabezas eta Berni Rodríguezek izugarrizko gorakada izan dute kanporaketa honetan eta barruko jokoan Ndong eta Santiagok beldur handia ematen dute Baskoniak uztaipean azkenaldian izandako arazoak ikusita. Splitterrek bakarrik zail izango du bi hauen aurka.

Spahija espera una reacción de McDonald

Sabedor de que el juego interior es uno de los puntos fuertes de Unicaja y, aunque Splitter finalmente estará disponible, Neven Spahija confía en que Will McDonald pueda tener una reacción tras una serie malísima ante Pamesa. «Debo decir que todos esperamos que McDonald pueda hacer un poquito más, ya que es una persona que siente mucho el equipo, si bien en este momento no es fácil para él jugar bien y dar ese paso adelante que todos deseamos. McDonald es un jugador importante para nuestro equipo, ya que tendrá enfrente a jugadores de la talla de Santiago y N'Dong». J.O.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo