GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskal Herriko 20 sagardogile eta edale anitz bildu dira Baionako Sagarno Egunean

p025_f03.jpg

GARA | BAIONA

Atzo ospatu zuten Baionan Sagarno Eguna, eta eguraldiak lagundu ez arren, jende andana bildu zen sagardoa dastatu eta besta giroaz gozatzeko.

Eguerdian egindako bazkariarekin hasi zen atzoko besta. Ehun bat lagun bildu ziren mahai bueltan, baina parte hartzerik handiena arratsaldean sumatu zen, sagardoaren dastake- ta 18.00etan hasi baitzen. Euskal Herri osotik heldutako hogei sagardogileren edariak probatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek, nahi adina, behin edalontzia ordainduta doan banatzen baitzen. Sagardoa 20.30erako amaitu zen. Hala ere, besta giroa eginda zegoen, eta bildutakoak, haur, gazte eta adinekoak, gauean Patxi Pérez eta Bat, Bi, Hiru taldeak emandako kontzertuaz ere gozatu zuten.

Sagardo dastaketan giroa alaitu zuten, besteak beste, fanfarreak, dultzaineroek eta eskai-nitako dantza emanaldiek. Bes- talde, rugbizaleei ere arreta berezia eskaini zieten, izan ere, Baionako Aviron taldeak jokatutako partida ikusi ahal izateko plazan pantaila bat jarri baitzuten antolatzaileek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo