GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Polizia operazio frantses-espainola

«Joxeanek eta Ainhoak herrigintzan egin duten lana babestu nahi dugu»

Bi herrikide agintari frantsesen eta espainolen esku dauden honetan, dozenaka andoaindarrek prentsaurrekoa eman zuten atzo, hiru mezu helarazteko: Euskal Herriak bizi duena ez dela «demokrazia egoera» salatzea; Joxean Barandiaran eta Ainhoa Ozaeta «etxean behar» dituztela aldarrikatzea; eta «Euskal Estatua lortu arte» lanean jarraituko dutela nabarmentzea. Gaur, berriz plazaratuko dituzte ideia horiek, 19.00etatik aurrera egingo duten manifestazioan.

p004_f02_111x111.jpg

Mikel JAUREGI | ANDOAIN

Ainhoa Ozaetaren eta Joxean Barandiaranen senideak, herriko ezker abertzaleko hainbat zinegotzi ohi, eta beste dozenaka herritar bildu ziren Goiko plazan, udaletxe aurrean, bi atxilotuak «etxean» nahi dituztela adierazteko eta Estatu espainolaren eta frantsesaren estrategia salatzeko. «Herriarena da erabakia, eta herriarena zilegitasuna. Herriaren ordezkari izan ditugu Joxean eta Ainhoa. Herrigintzan, udalgintzan, kalean... lan egindakoak, eta horrexegatik egin diete eraso», azaldu zuten eta salatu bi herrikideek egunotan pairatutako «kriminalizazio» ahaleginak. Aitzitik, «urte luzetan Udalean zein herrigintzan egin duten lana» babestu nahi izan zuten, «Andoain berri bat eraikitzen eginiko lana».

Udalaren eta han ordezkaturik dauden alderdien aurkako hitz gogorrak ere izan zituzten, «herriko bigarren indar politikoa baztertu, herriaren ahotsa zapaldu eta orain, alkate eta zinegotzi ohiak errepresioaren aurpegi gordinaren pean dauden honetan, isilik daudelako».

Atxilotuen sendiek udaletxean aurkeztutako babes eskaerari PSEk, EAJk, PPk, EAk eta EBk emandako ezetza bereziki kritikatu zuten, eta Diputatuen Kongresuan orain gutxi adostutako agirian «tortura eta hilketa ilunenen pasarteak idatzi dituen Guardia Zibilari» erakutsitako babesa gogorarazi. Hain justu, «tortura basatienen atzaparretan egon litezkeen bi andoaindarrei» alderdi horiek «bizkarra eman izana» gaitzetsi zuten.

Estatuak eta PSOEko Gobernuak torturaren erabilera bultzatzen dutela esan ondoren, honakoa gaineratu zuten andoaindarrok: «Espainiar Segurtasun Indarren jarduera irmoa eskatzen dutenean, Justiziaren jar- dunari babes osoa agertzen diotenean, torturari bidea irekitzen diote. Eta tortura kasuak ezkutatzen dituztenean, torturatuen testigantzak eta salaketak isilarazten dituztenean, tortura kasu gehiago ahalbidetzen dute. Horren arabera neurtzen da alderdiek torturaren aurrean duten jarrera eta torturari amaiera emateko duten konpromisoa».

Hartara, Ozaetarekin eta Barandiaranekin EAJk, EAk eta EBk, PSOE eta PPrekin batera, izan duten jarrera ikusita, ondorioztatu zuten «herriari bizkar ematen» diotela eta «salbuespen egoera» babesten dutela.

«Itsututa segitzen dute»

Udaleko langileen artean agiri bateratua adosteko ahalegina ere egin zutela azaldu zuten prentsaurrekoan, LABen bidez. «Baina, ELA ados zegoen Joxean babesteko, baina ez Ainhoarekin hori bera egiteko. Zergatik? Ez al dira biak izan udal hautetsiak?», galdetu zuten.

Beraien ustez, negoziazio prozesua zapuztu zenetik Euskal Herriak duen gatazka gordindu egin da, eta astearte gauean Bordelen hasi eta asteazkenean Andoainen bertan eta Baionan jarraitu zuten polizia operazioa, Madrilgo eta Parisko gobernuak «errepresioaren eta gerraren alde egiten ari diren apustuaren» adibidea da. «Polizia bideen aldeko apustuan itsuturik jarraitzen dute. Legez kanporatzeak, torturak, atxiloketak, sakabanaketa, makroepaiketak, Arrasateko alkatea kartzelatzea..., eta azkena, gure bi herrikide eta beste lau lagun atxilotzea eta inkomunikazio egoeran jartzea».

Errepresioaren fronte guztiak irekitzeak, azaldu zutenez, «garai latzak» ekarri ditu Euskal Herrira, baita Andoainera ere. Gobernu espainolak «helburu zehatzarekin» egiten duela uste dute: «Euskal independentismoa bortizki kolpatzea, independentziari ateak ixtea, konponbidea ukatzea eta Euskal He- rriaren eskubideak jazartzea».

«Independentziari ateak itxi, eta beste iruzur bati bide emateko guztiak balio du: herria eta ezker abertzalea txikitu, ahotsik gabe utzi, erreferentzia gabe utzi...», gehitu zuten, baina segidan, bide errepresiboa «antzua» dela ohartarazi zieten bi estatuei. «Herri honek ezin du onartu orain 30 urte gertatutakoa errepikatzea. Benetako aldaketa politikoa gauza dadin baldintzak sortzeko lan egingo dugu, errepresio guztien gainetik».

Gaur, manifestazioa

Ildo horretan, dei egin zieten andoaindarrei eta euskal herritarrei errepresioaren aurrean antola eta mobiliza daitezen: «Lanean jarraitzera dei egiten diegu, erasoei erantzunez, Euskal Estatua egunez egun eraikitzera. Guztiok dugu lekua, eta guztion artean lortuko dugu».

Ozaetari eta Barandiarani, eta hauen senitartekoei, «babesik goxoena» helarazi ostean, Andoaingo bizilagun guztiei dei egin zieten gaur, 19.00etan, Zumea plazatik abiatuko den manifestazioan parte har dezaten.

Los arrestados en Burdeos y Baiona, procesados

Los cuatro presuntos militantes de ETA detenidos la noche del pasado martes en Burdeos -Xabier López Peña. Ainhoa Ozaeta, Jon Salaberria e Igor Suberbiola- y el labortano arrestado al día siguiente en Baiona, Fred Fort, fueron conducidos ayer al Palacio de Justicia de París para comparecer ante la «jueza antiterrorista» Laurence Le Vert, así como ante el nuevo decano de los magistrados encargados de la «lucha antiterrorista» en el Estado francés, Yves Jannier. Los cinco fueron procesados por ambos jueces bajo la acusación de numerosos cargos -menos en el caso de Fort, de 74 años, que, aunque imputado, quedó en libertad bajo control judicial-, según informaron sobre la medianoche fuentes judiciales citadas por agencias.

Con anterioridad a su comparecencia, la Fiscalía parisina, según explicó en un comunicado de prensa, abrió una instrucción judicial contra Salaberria, López Peña, Suberbiola y Ozaeta bajo la acusación de diversos delitos. Entre ellos, el de «asociación de malhechores para preparar actos de terrorismo», así como los de «robo en banda organizada», «uso de matrículas falsas», «posesión de varios documentos administrativos falsificados», «falsa escritura privada», «posesión de armas sin autorización en banda organizada», «posesión de munición», «posesión o transporte de sustancias o productos incendiarios o explosivos», «posesión de elementos o sustancias destinadas a la fabricación de artefactos explosivos para la preparación de atentados» y «extorsión». Todo ello, según indicaba la nota, en relación con «una empresa individual o colectiva con la meta de perturbar gravemente el orden público por medio de la intimidación o el terror».

La pena máxima que conllevan estos delitos es de 30 años de prisión, precisó la Fiscalía, que demandó su ingreso en prisión preventiva.

Una vez imputados por los magistrados de Instrucción, Ozaeta, Suberbiola, Salaberria y López Peña esperaban a comparecer ante un juez de las Libertades y la Detención para que se pronunciara sobre su encarcelamiento. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo