MUSIKA | Gaur 20:30ean, Gasteizko Parral tabernan
Maixak eta bere kideek gaur Gasteizko Parral taberna girotuko dute

Une goxo eta lasaietan entzuteko pop musikaz gozatzeko aukera izango da gaur Parral tabernan Maixa eta bere kideekin. «Sentitzen naiz» izeneko proiektua taularatuko dute. Taldekideak hauexek dira: Koldo Uriarte (pianoa), Iosu Izagirre (kontrabaxua), Hasier Oleaga (bateria), Alejandro Mingot (gitarra) eta Maixa Lizarribar (ahotsa eta trikitia).