GARA > Idatzia > Kultura

Oihana Bartra eta Mikel Lazkano ere Bizkaiko finalean egongo dira

GARA | BILBO

Bilboaldeko eta Durangaldeko bertsolari txapelketako finalak izan dira joan den asteburuan. Oihana Bartra izan zen hirugarrenez Bilboaldean nagusi eta Durangaldean, berriz, Gorka Lazkano. Biek lortu dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako txartela eta gainerako guztiek beste eskualdeetako txapelketak jokatu artean itxaron beharko dute sailkatu diren ala ez jakiteko.

Bilboaldeko finala Zazpi Kaleetako Abante kulturgunean jokatu zen. Buruz burukora Mikel Galarza eta Oihana Bartra heldu ziren, baina azkenak jantzi zuen bere hirugarren txapela.

Durangaldeko finala Garaiko frontoian jokatu zen, eta 220 ikus-entzule inguru bertaratu ziren. Berriztarrak igaro ziren buruz burukora, Miren Amuriza eta Gorka Lazkano, hain zuzen ere. Bietan onena Lazkano izan zen.

Datorren asteburuan eskualdeetako azken bi txapelketak izango dira: Lea Artibai eta Enkarterriak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo