Gu Ta Gutarrak taldearen azken emanaldia, ekainaren 13an Plateruenan
GARA | DURANGO
Gu Ta Gutarrak taldeak agur esango die agertokiei datorren ekainaren 13an Durangoko Plateruana kafe antzokian eskainiko duen kontzertuarekin.
Joan den urteko otsailaren 1ean Korrika Kulturalarekin abiatu zen Bilbon «Bertso berriak eta lagun zaharrak» ikuskizuna.
Bertsoak musikaren gainean 64 herritan barrena egindako bidaia emankor honetan poesia, antzerkia, dantza eta irudiak izan ditu bidaide. Gainera, ehun bat artista gonbidatu dituzte oholtza gainera eta 10.000 bat ikusle bildu dituzte.
Durangoko azken saioa berezia izango da, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Josu Zabala, Aitor Rubio eta Xanpe ez ezik, «hainbat gutartista» igoko baita Plateruenako oholtzara.